Lokotx biltze

Lokotx biltzea Zarautzen 1916an. Argazkia Indalecio Ojangurena da.
Lokotx biltzea.

Lokotx biltzea Euskal Herriko joko tradizionala da,[1] tarteka eta ilara batean jarritako lokotx[2], artaburu edo egurrezko zatiak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena.[3] Jokoa banaka nahiz taldeka, erreleboka, joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.

Jokalari txapeldunak

Gizonezkoak

  • 1980. hamarkadako garaile handia Ignacio Idoeta “Atxua” izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuena.
  • 1990eko hamarkadan Eugenio Córdoba eta Santiago Azurmendik hartu zuten kirolari horren lekukoa.
  • XXI. mende hasieran, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra. 2006. urtera arte eutsi zioten nagusitasunari
  • 2007. urtean Eneko Garmendia gipuzkoarra izan zen garaile. Iñaki Ekisoain bigarren sailkatu zen.
  • 2012. urtean ere, Eneko Garmendia baliarraindarrak irabazi zuen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketa.[4]

Emakumezkoak

  • XXI. mende honetan abian jarri den Euskal Herriko Txapelketako irabazlea Maika Ariztegi nafarra izan zen.
  • 2012. urtean Maika Ariztegik Donostian ospatu zen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketan bere hamabigarren txapela eskuratu zuen eta gainera, modalitate horretan berak zuen errekorra gainditu zuen.[4]

Erreferentziak

  1. http://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=2305&l=l
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia: lokotx: iz. aleak kendu zaizkion artaburua.» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  3. https://web.archive.org/web/20191018213105/http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/30012014/d3/es-eu_2013123033_2311307/kirolak/lokotxbiltzea.html
  4. a b http://kirolak.euskomedia.org/gaur_egun_eratorritako_kirola8.html

Kanpo estekak

  • Euskal Herriko emakume gizon lokotx biltze txapelketa, 2019an, Igantzin (Nafarroan). Youtubeko bideoa.
  • Euskal Herriko kirol eta jokoak webgunea.
Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262566
  • Commonscat Multimedia: Lokotx biltzea / Q12262566

  • Wd Datuak: Q12262566
  • Commonscat Multimedia: Lokotx biltzea / Q12262566
  • i
  • e
  • a
Herri kirolak
H18K saileko herri kirolak
Aizkora proba • Sega jokoa • Harri jasotzea • Sokatira • Giza-abere probak (giza proba - zaldi proba - idi-dema - asto proba) • Lasto altxatzea • Lasto botatzea
Lokotx biltzea • Trontza • Zaku eramatea • Orga joko • Ingude altxatzea • Txinga eramateaOntzi eramateaHarri zulaketa
Beste herri kirol eta jokoak