Harri zulaketa

Harri zulatzailea lanean

Harri zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da. Kirolariei harri-zulatzaile deritze (lagunarteko hizkeran, barrenadore ere bai, gaztelaniazko barrenador izenaren eraginez). Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea izaten da. Kirolari bat laztabin edo altzairuzko barra batekin zuloa egiten ari den bitartean, beste batek ura botatzen du zulora, hirugarrena atsedenean dagoelarik.

Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren. Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ibai-Ezkerraldean ere.

Historia

XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean, harri-zulatzailearena meategietan zegoen lanbiderik preziatuenetariko bat izan zen eta, bere zailtasuna zela eta, besteak baino hobeto ordaindua. Lanbiderako behar zituzten indarrak eta trebetasunak laster ingurukoen mirespena sortu zuten.

Barakaldon, 2006an.

1904an Antonio Maurak ezarritako Igandeko Lanartekoaren Legeak (Ley del Descanso Dominical) herriko plazetan jendearen bilkurak sortu eta harri-zulotzaileen arteko tirabirak. Hasiera hasieratik ea nork egiten zuen zuloa arinago eta sakonago eztabaidatzen zituzten erronkak sortu zituzten, jendetza bildu zirenak. Gainera irabazleek lortu zuten diruak pasioa areagotu zuen.

1930eko hamarkadan, Gerra Zibila baino lehen, harri-zulotzaileen arteko lehiaketak desagertu ziren, batez ere mailu pneumatiko eta konpresoreen erabilerak eskulanak ordezkatu eta lanbidea desagertu zelako[1].

Mende erdi luzez desagertua izan ondoren, 1998ko urriaren 3an Ortuellako Euskal Jaietan lehiaketak berreskuratu zituzten[2], hasieran lehenengoko jaietan egiten zuten erakusketa moduan baina, kirol taldeak sortu ahala, Ligaxka bat ospatuz[3].

Erreferentziak

  1. Santamaria, Jabier. Harrizulatzaileak: herri kirol bat berreskuratzen. www.euskonews.com.
  2. Gómez, Borja. (2007-05-11). «Un formato más atractivo relanza la liga de barrenadores» El Correo.
  3. Zubiaur, Joseba. (2009-10-09). «Nork egingo zulo gehien?» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Harrizulatzaileak.net
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8242694
  • Wd Datuak: Q8242694
  • i
  • e
  • a
H18K saileko herri kirolak
Beste herri kirol eta jokoak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.