Euskal Herriko sukaldaritza

Legatza saltsa berdetan.
Axoa.

Euskal Herriko sukaldaritza Euskal Herrian sortutako plater eta elikagaietan oinarritutako sukaldaritza da. Euskal Herriko sukaldaritzaren osagai nagusiak parrillaz egindako okela eta arraina, marmitako, bakailao, Baionako xingarra, Tolosako babarrunak, Ezpeleta eta Lekeitioko piperrak, pintxoak, Idiazabalgo gazta, txakolina edo sagardoa dira.

Ezaugarriak

Alde batetik itsasotik hartutako elikagaiek eta bestetik Ebro haran emankorrean hazitakoek eragin handia izan dute euskal sukaldaritzan. Euskal Herriko orografia menditsuak eskualdez eskualde zatitu du gastronomia: kostaldetan arrain eta itsaskiak nagusiak izan dira, barnealdean, berriz, natural eta umatutako okelak, barazki eta lekak edo ibaietako arrainak eta bakailao idorra.[1] Frantzia eta Espainiako eragina handia ere bada Ipar eta Hego Euskal Herriko sukaldaritzan. Hego Euskal Herrian funtsezkoa den txakolina edo Ipar Euskal Herrian funtsezkoak diren biskotx edo pastiza eta Baionako xingarra ia ezezagunak dira beste aldean.

Gertuko sukaldaritzek ez ezik urrunekoek ere eragina izan dute euskal gastronomian. Euskaldunek laster ikasi izan zituzten etorkinek edo esploratzaileek ekarritako elikagai eta teknikak. Adibidez, Espainia eta Portugaletik botatako juduek Baionan oraindik ezaguna den txokolate eta gozoki industria sortu zuten, baita gozoki eta pastel ohitura ere. Euskaldunek Amerikatik ekarritako patatak eta piperrak landatzeari ekin zioten, Ezpeletan edo Garesen famatu bihurtu zirenak.

Sukaldaritza eta gastronomia euskal kulturaren ezaugarri nagusiak dira, non eta Laudion Gastronomia Museoa sortu izan duten.

Jateko erak

Pintxoak Guardian.

Euskal Herrian sortutako plater eta elikagaiez gainera, Euskal Herriak baditu janariak prestatu eta jateko era propioak, inguruko herrietan egiten ez direnak:

Plater nagusiak

Janaurrekoak

Taloa

Hasierako platerak

Arrainak

Bakailaoa pil-pilean.
Marmitakoa.

Okelak

Txuleta.

Azkenburuak

Intxaursaltsa.
Goxua.

Elikagaiak

Idiazabalgo gazta

Edariak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko ardoak»
Sagardotegia.

Sukaldaritza profesionala

Euskal sukaldaritza berria

1970 eta 1980ko hamarkadetako euskal sukaldariek, Frantziako nouvelle cuisine mugimenduak bultzatuak,[16] euskal sukaldaritza berria sortu zuten[17]: sukaldaritza tradizionalean oinarrituta baina plater arin eta modernoagoak sortuz. Juan Mari Arzak donostiarra belaunaldiko sukaldari nagusi bihurtu zen eta haute cuisine horizontalki (jatetxeetatik pintxoetara) eta bertikalki (Euskal Herritik Espainiara) zabaldu zen. Horrela, Euskal Herria Michelin Gidak izar gehien dituen toki bihurtu zen.[18][19][20] 2018an Euskal Herriko 37 jatetxek irabazi dituzte Michelin izarrak.[21]

Euskal sukaldari nagusiak

Hona hemen euskal sukaldari nagusien zerrenda:

Nazioarteko euskal sukaldaritza

Euskal sukaldaritza sukaldaritza berriaren sukaldariei esker eragin handi izan du mundu mailan, batez ere Frantzian eta Espainian non begirune asko dioten. Mundu mailan famatua den Ferran Adrià sukaldari kataluniarrak euskal sukaldariek asmatutako tekniketan oinarritu du bere lana. Karlos Argiñanok, telebista eta liburuen bitartez euskal sukaldaritza ezagutarazi zuen. Estatu Batuetan Teresa Barrenetxeak New Yorken "Marichu" jatetxea eratu zuen eta liburu bi idatzi ditu ("The Basque Table" eta "The Cuisines of Spain") bertan euskal sukaldaritza ezagutarazteko. Euskal diaspora bizi den hiri askotan ere (Buenos Aires, Boise edo Bakersfield[22]) euskal jatetxe asko daude eta hau bertoko sukaldaritzan ere eragina izan du[23].

Sukaldaritza eskolak

Sukaldari profesionala izateko Euskal Herrian badaude zenbait eskola:

Erreferentziak

  1. www.canal-recetas.es[Betiko hautsitako esteka]
  2. Argia aldizkaria: Sagardoa
  3. Diane E. Graves: Gastronomy: The Tradition of Basque Cuisine
  4. Plaza, Joseba: "Txoko" Walter Frey 1999
  5. www.sociedadesgastronomicas.com
  6. Todopintxos.com: Gipuzkoako pintxoen gida
  7. Segurako taloak
  8. Larousse Gastronomique (1998). Paris: Larousse-Bordas. ISBN 2-03-507300-6
  9. Buber.net: Angulas
  10. Merluza a la koxkera
  11. www.canal-recetas.es: Marmitako de Lekeitio[Betiko hautsitako esteka]
  12. Chipirons à la Luzienne
  13. Gerald Hirigoyen eta Cameron Hirigoyen: The Basque kitchen: Tempting food from the Pyrenees (1999) HarperCollins Publishers, Inc, New York ISBN 0-06-757461-0
  14. Chocolat de Bayonne
  15. Bayonne et le chocolat
  16. Diane E. Graves: Gastronomy: The Tradition of Basque Cuisine
  17. Hasier Etxeberria: "Erabateko Sukaldaritza" Ttarttalo (1998)
  18. Sibaritisimo.com
  19. El Periódico: Subijana logra la tercera estrella Michelin
  20. Directoalpaladar.com
  21. Berria.eus. «Puntako platerak, ertzetako egileak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-01).
  22. Charles L. Shaffer: Basque Restaurants of the United States
  23. Buber.net
  24. Leioako Ostalaritza Eskolako webgunea
  25. Berria: Basque Culinary Center[Betiko hautsitako esteka]

Bibliografia

  • Teresa Barrenetxea: The Basque Table, The Harvard Common Press, 1998, ISBN 1-55832-140-3
  • Yasna Maznik: The Basque Country, Hachette, 2002, ISBN 1-84202-159-1

Kanpo estekak

  • Sukaldean.com, Euskarazko errezetategia.
Europako herrialdeen gastronomia
Iparraldeko Europa
Islandia • Norvegia • Suedia • Finlandia • Estonia • Letonia • Lituania • Danimarka
Ekialdeko Europa
Errusia Bielorrusia • Ukraina • Moldavia • Errumania • Bulgaria • Polonia • Txekia • Eslovakia • Eslovenia • Hungaria • Kroazia • Bosnia-Herzegovina Serbia • Mazedonia • Albania • Montenegro • Kosovo
Mendebaldeko Europa
Frantzia Erresuma Batua Irlanda • Belgika Herbehereak • Alemania Suitza • Austria
Hegoaldeko Europa
Portugal Espainia Italia Grezia • Turkia
Herrialde urrunak
Zipre • Armenia Azerbaijan • Georgia
Estatu txikiak
Vatikano San Marino • Monako • Andorra • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta
Estaturik gabeko herrialdeak
Ipar Irlanda • Eskozia • Gales • Flandria • Bretainia • Galizia • Euskal Herria • Katalan Herriak • Korsika • Sardinia • Hego Tirol • Faroe Uharteak • Transnistria • Gaugazia

Oharra: Zerrenda honetan Europako herrialde (estatudunak eta estatugabeak) gehienak ageri diren arren, baliteke baten bat ez agertzea. Hori horrela bada, mesedez, gehitu ezazu txantiloian. Eskerrik asko.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q521179
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of the Basque Country / Q521179

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85031790
  • Wd Datuak: Q521179
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of the Basque Country / Q521179