Buztintze-Hiriberri

Buztintze-Hiriberri
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Buztintze-Hiriberriko herriko etxea eta paisaia

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Bustince-Iriberry
Auzapeza
(1995-2026)
Henry Inchauspe
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64155
Herritarrabuztintzear, hiriberritar
Kokapena
Azalera5,67 km2
Garaiera192-383 metro
Distantzia6,4 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria103 (2018:  1)
Dentsitatea14,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,05
Ugalkortasuna[1]‰ 19,71
Ekonomia
Jarduera[1]% 67,74 (2011)
Desberdintasuna[1]% 23,75 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 73,4 (2010)
Erabilera% 45,41 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1793 (uztarketa)


Buztintze-Hiriberri[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 6,4 kilometrora. Altuera 192 eta 383 metro artekoa da, eta 5,67 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 103 biztanle zituen.

Bertako biztanleak buztintzearrak eta hiriberritarrak dira.

Izena

Buztintze-Hiriberri beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Udalerria osatzen duten hiru herrien izenen gidoien bidez, elkarren ondoan jartzea besterik ez da: Buztintze eta Hiriberri.

Geografia

Buztintze-Hiriberri Arzubiko ibarran dago.

Mugakideak

Jatsu Ainhize-Monjolose
Lakarra
Mendebaldea
  Buztintze-Hiriberri  
Ekialdea
Donazaharre Duzunaritze-Sarasketa

Ingurune naturaka

Udalerria, D933 errepideak gurutzatzen du, zeinak Pirinio Atlantikoak departamendua iparraldetik hegoaldera gurutzatzen duen. Bi herriak, auzo-errepide batez daude loturik. Herriko etxeak hurrengo partikulartasuna erakusten du: bi herriak lotzen dituen errepide horretan kokaturik izanda, bi herrietatik distantzia berdinera dago.

Bide hori Donejakue Bidearen Via Podiensis bidearen zatia da. Udalerriko lurretan jaiotzen da Arzubi ibaia.

Klima

Buztintze-Hiriberriko klima
    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[4]

Herriak

Historia

1793. urtean, Buztintze eta Hiriberri udalerriek bat egin zuten Buztintze-Hiriberri udalerri berria sortzeko.

1842ko ekainaren 11an, udalerriaren lurraldearen zati bat Ezterenzubi udalerri sortu berriari lagatzen zaio.[5]

Demografia

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
268 211 185 301 282 341 306 317 263 255 246 219 240 231 251 233 239 250 232
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2008 2013 2018
215 217 196 187 200 183 151 139 138 138 115 112 111 94 89 89 88 85 103
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

Udalerriaren ekonomia, inguruko herri askoren moduan, laborantzan dago oinarriturik. Irulegiko arnoa egiteko mahastiak aurki daitezke bertan. Hala ere, udalerriaren iparraldean bada harrobi bat.

Politika

Auzapezak

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1995 karguan Henry Inchauspé
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoakoak

2017ko urtarrilaren 1era Buztintzl-Hiriberri Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[6]

Euskara

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Buztintze-Hiriberrik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[8]

Buztintzear eta Hiriberritar ospetsuak

  • Mañex Etxamendi (1934-1971) bertsolaria.

Irudiak

Oharrak

  1. /bus̻tiɲts̻e hiʁ̞iβeʁi/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Frantziar Errepublikako legeak
  6. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q538230
  • Commonscat Multimedia: Bustince-Iriberry / Q538230
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Buztintze-Hiriberri

  • Identifikadoreak
  • BNF: 152699781 (data)
  • Lekuak
  • OSM: 168620
  • INSEE: 64155
  • Wd Datuak: Q538230
  • Commonscat Multimedia: Bustince-Iriberry / Q538230
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Buztintze-Hiriberri
  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Behereko udalerriak
Agaramont
Amiküze
Arberoa
AiherraArmendaritze • Bastida • DonamartiriDonoztiriHeletaIholdiIrisarriIzturitzeMehaine
Baigorri-Ortzaize
AldudeAnhauzeArrosa • Azkarate • BaigorriBankaBidarraiIrulegiLasaOrtzaizeUrepele
Garazi
Oztibarre
¹ Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugak erdia zeharkatzen du Pagola udalerria, baina Herri Barnea Zuberoan dago, metro gutxian.