Bidasoko uharteak

Bidasoko uharteak
Geografia
KokapenaBidasoa
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaIrun
Gizartea
Biztanleria0 bizt.


Bidasoko uharteak Bidasoa ibaiaren amaieran, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan berean, Irunen, aurkitzen diren hiru ibai-uharte dira. Gipuzkoako hezegune garrantzitsuenak dira eta nazioarteko mailan babestuta daude, Txingudiko Badiaren Plan Bereziaren barruan.

Uharteen jatorria

Jatorriz ibaiaren jalkieraz sortutako lurrak dira. Urte luzeetan baratz-inguruak baziren, gaur egun hiruretatik bi basa egoeran daude eta bakarrik txalupaz hel daiteke bertara. Egun, esplotazioak Hirukanalen bakarrik mantentzen da; bertara joateko marea behera dagoenean pasabide gelditzen da.

Garrantzi ekologikoa

Ekologikoki garrantzi handia dute.[1] Inguru hauetan aurkitzen diren espezie asko, bereziki landareak eta hegaztiak, ez dira Gipuzkoa edo Lapurdi osoan aurkitzen. Txingudiko Plan Berezian sartuta daude, erabeteko babespen beharraz. Administratiboki Irungo lurrak dira. Itsasgoran estalita geratzen diren gune lohitsuak dituen padura batean dago.

Mehatxuak

  • Plan Bereziaren martxa jartzearen atzerapena.
  • Ezkutuko ehiza
  • Kutsadura
  • Espezie inbaditzaileak. Horietako bat Baccharis halimifolia landarea da.[2]
  • Orokorrean gizakien eragina: kirozaleak, arrantzaleak, e.a.

Iruditegia

  • Bidasoa eta, atzean, Galera uhartea.
    Bidasoa eta, atzean, Galera uhartea.
  • Galera uhartea Santiago zubitik ikusita.
    Galera uhartea Santiago zubitik ikusita.
  • Gizakien eragina handia da inguruan.
    Gizakien eragina handia da inguruan.

Erreferentziak

  1. http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur18/lozan18/lozan18.htm
  2. https://web.archive.org/web/20160307161323/http://www.ecoticias.com/naturaleza/68759/

Ikus, gainera

  • Bidasoan gora liburua

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Estudio fitogeográfico y botánico de las Islas del Bidaosa. Egileak: P.J. Lozano eta I. Alagon.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255145
  • Wd Datuak: Q12255145
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskal Herriko uharteak

Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • BillanoDunbarriakGaleraGaztelugatxeHirukanaleIzaroKonpantzia
MollarriOreninSandinderiSan NikolasSanta KlaraSantiago AurreaTxatxarramendiTxorien UharteaTxurrutaZuhatza