Santa Klara uhartea

Santa Klara uhartea
Datu orokorrak
Garaiera48 m
Motauharte
Azalera0,056 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′17″N 1°59′56″W / 43.3214°N 1.9989°W / 43.3214; -1.9989
UTC orduaUTC+01:00
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia
Ur-gorputzaKontxako badia

Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.

Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.

Egoera

Uhartean ez da inor bizi. Gailurraren ondoan itsasargi bat dago; jatorrizko eginkizuna galduta, barrualdea hustu zioten, eta 2021az geroztik barnean dauka itsas leize bat irudikatzen duen Hondalea eskultura.[1] Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat, euskal kostalde osoan hegorantz begira dagoen bakarra Zierbenako hondartzarekin batera. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.

Flora

Gizakiaren eraginagatik, bertako landaredia dibertsifikatu egin da, eta orain espezie exotiko ugari bizi dira:

Fauna

Santa Klara uhartean —bai eta milaka urtean uharte izandako Urgull mendian ere—, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, Donostiako iberiar sugandila edo Santa Klara uharteko sugandila deiturikoa, balio ekologiko handikoa.[2]

Historia eta bitxikeriak

Txillardegiren liburuak zehatz dokumentatzen ditu uhartearen historiako hainbat pasarte, besteak beste, hauek:

  • Orain dela 1.000 urte Donostiako badian bi uharte omen zeuden, marea goian zegoenean Urgull mendia (atoloia) uhartea bihurtzen baitzen. XIX. mende bukaeran urbanizatu egin zen Amara eta Alde zaharra arteko padura edo hareatza, eta harrezkero oso zaila da Urgull uharte gisa ikustea.[3]
  • Frantzisko Asiskoak uhartea 1220an bisitatu omen zuen. Oso bizimodu pobrean bizi zenez, bisita hartan hoztu egin zen, osotara gaixotu, eta alborengoak jota ibili zen. Sei bat aste behar izan zituen sendatzeko, Antiguako Monastegiko pausalekuan. Oso sinesgarria da, Santa Klara uhartean ermita bat eraikitzeko ideia (edota berreraikitzekoa) Asiskoren garunean egun haietan sortu izatea.[3]
  • Clara Sciffi Asis-tarra, geroko urteetan Santa Klara bihurtzekoa, Klarisen fundatzailea (1193-1253), osoki zen Frantzisko Asiskoaren herrikide, bidaide, gogaide eta jarraitzaile sutsua. Hortik dator uhartearen izena.[3]
  • Irlaren goialdean ermita bat eraiki zen 1362an edo. mendeetan zehar gorabehera handiak jaso ditu gero.[3]
  • Badiako mendebaldean dagoen Arribizketatik irlaraino oinez heldu ahal izateko barradera bat eraikitzeko hainbat saio eta proiektu izan dira 1821ez geroztik, baina azkenean bat ere ez da gauzatu. Oraindik ikus daitezke marea behean dagoenean 1821ean eraiki zen barradera haren aztarna, irlara joateko bidearen erdia-edo egiten duena.[3]
  • Mendeetan uharteko farola piztuta mantendu duten dorrezainen bizimodua oso gogorra izan da beti. Jende gogorra izan da, erosotasunik gabea, isolamenduan saildua eta zakarra, muturbeltza. Eta azken funtsean antzinako ermitauen ezpalekoa[3]
  • "Santa Klarako Uharteko Adiskideak" elkarteak hainbat hobekuntza eragin zituen uhartean 1956tik aurrera. Dorrezainen bizimodu garratzetik, uhartea jolas-toki eta atseden-leku izatera igaro ahal izateko lan egin zuen elkarteak. Hobekuntzen artean hauek dira aipagarriak: edateko uraren hornidura, mahaiak, bi taberna, dutxak eta parasolak. Jaia antolatu zuten urtero abuztuaren 11n (Santa Klara eguna).[3]
  • Txllardegiri irla hau asko gustatzen zitzaion. Santa Klara, gure uharte ezezaguna liburua idatzi zuen irlaz.[4] Liburuko sarreran dio literatura-orrialde mordoxka idatzi zuela uharteko mahai zaharretan, are Soziolinguistika Matematikoaren kapitulu batzuk ere.[5]

Iruditegia

Bibliografia

Erreferentziak

  1. «'Hondalea': naturala eta artifiziala elkartzen diren tokia» Irutxuloko Hitza 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. Urgulleko sugandila[Betiko hautsitako esteka], Aranzadi Zientzi Elkartea.
  3. a b c d e f g Txillardegi. (2004). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 433062956. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  4. Txillardegi. (1994). Santa Klara, gure uharte ezezaguna. Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa ISBN 84-7173-448-6. PMC 433062956. (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  5. Alvarez Enparantza (Txillardegi), Jose Luis; Isasi, Xabier. (1994). «Soziolinguistika Matematikoa» www.buruxkak.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • Jose Ignazio Ansorena EITBren Kresala saiona uharteri buruz hitz eginez.
  • "Eibartarra ote da?" Polemika xelebre baten berri Irutxuloko Hitzan 2011ko uztailaren 26an jasota.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28247
  • Commonscat Multimedia: Santa Klara Island / Q28247

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 631144783040265966841
  • Lekuak
  • OSM: 13985267
  • Wd Datuak: Q28247
  • Commonscat Multimedia: Santa Klara Island / Q28247


Euskal Herriko uharteak

AketxAmuitzBeduaBerensBillanoDunbarriakGaleraGaztelugatxeHirukanaleIzaroKonpantzia
MollarriOreninSandinderiSan Nikolas • Santa Klara • Santiago AurreaTxatxarramendiTxorien UharteaTxurrutaZuhatza

Gipuzkoako hondartzak

AitzuriAlgorri • Alkolea • AntillaAsturiagaBurumendiGaztetape • Hondarribia • ItsaspeItzurunKontxaLapariMalkorbe • Mendata • MutrikuOndarbeltzOndarretaOribarzarOrruaga • Puerto • Sakoneta • Santa Klara uhartekoa • Santiago (Deba) • Santiago (Zumaia)SaturraranZarautzZazpi HondartzakZurriola

  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak