Ziga

Ez nahasi Zihiga udalerri zaharrarekin, Ziga Nafarreraz.
Ziga
 Euskal Herria
Ziga herria.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea31796
Herritarrazigatar
Geografia
Koordenatuak43°07′11″N 1°34′18″W / 43.11972°N 1.57167°W / 43.11972; -1.57167
Garaiera364 m
Demografia
Biztanleria136 (2020:  −3)

Ziga Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian kokaturik dagoena. Auzo bakarra du, Zigaurre izenekoa. Almandoz, Aniz eta Berroetarekin batera Baztango Basaburua eratzen du. 2018an 188 biztanle zituen.[1]

Inguru naturala

Ziga Baztan ibaitik hegoaldera dago, 400 metrora itsasoaren mailatik gora. Saioa eta Abartan mendiek inguratzen dute. Iruñetik 40 kilometrora eta Irundik 54 kilometrora dago. Baztango begiratokitik (Ziga eta Zigaurre artean) Baztan haraneko ikuspegi zabala dago.

Ondarea

  • Egozkue jauregia.
  • Indartea etxea.
  • Iturriagaraia etxea.
  • San Lorenzo eliza: 1593 eta 1603 urteen artean eraikitakoa. Portikoa XVIII. mendekoa da. Erretaula Iruñeko San Nikolas parrokiarako egin zen, eta han egon zen 1904ra arte, harik eta Zigara lekualdatu zuten arte.[2]
  • Baztango behatokia, Zigaurre auzoan.
  • San Lorenzo eliza
    San Lorenzo eliza
  • Egozkue jauregia
    Egozkue jauregia

Bestak eta ospakizunak

Zigako bestak abuztuaren 10ean ospatzen dira, San Lorentzoetan. San Markos ospatzen da apirilaren 28an eta San Andres azaroaren 25ean.[3][4]

Zigak lehen saria lortu zuen 2017ko Baztandarren Biltzarrean, 'Maitena zinea' orgarekin.

Zigak azken urte hauetan, zenbaitetan eskuratu izan du Baztandarren Biltzarreko desfileko lehenengo saria. Hala eta guztiz ere aipatzekoa da lehenago ere, lehenengo sari anitz irabaziak dituela herri txiki honek.

  • 2017an: ‘Maitena zinea’ gogora ekarri zuen, 50 urte lehenagoko kartelera.[5]
  • 2018an: 'Tratantia gosarian, baserria mixerian eta makina bidean'. Zigara deitzeko makina eta intseminazioa ailegatu zirenekoa irudikatu zuten.[6]
  • 2019an: "Ziberneko kaoline, jendia lerrine, kable ta kamionian garraio fine". 60ko hamarkadan Zigako Ziberne xokoan kaoline atratzearen eta garraiatzearen momentua ekarri zuen gogora orga honekin. [7]

Zigatar ospetsuak

Erreferentziak

  1. INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
  2. «Baztango Udala / Ayuntamiento de Baztan  » ZIGAKO SAN LORENTZO PARROKIA» www.baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-18).
  3. «Zigatarrek San Markos eguna ospatu zuten apirilaren 28an» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
  4. «San Andres eguneko besta izanen dute azaroaren 25ean Zigan» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-19).
  5. Ttipi, Ttapa. (2017-07-17). «Zigako orga nagusitu da Baztandarren Biltzarra jendetsuan» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-18).
  6. Ttipi, Ttapa. (2018-07-23). «Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarreko desfileko lehenengo saria» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-18).
  7. Ttipi Ttapa (2019-07-22) «3. aldiz jarraian Ziga irabazle Baztandarren Biltzarrean - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • (Gaztelaniaz) Ziga Baztango udalaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2748061
  • Commonscat Multimedia: Ziga / Q2748061

  • Wd Datuak: Q2748061
  • Commonscat Multimedia: Ziga / Q2748061
  • i
  • e
  • a
Baztango lekuak (auzoak)
AlmandozAmaiurAnizArizkun (Aintzialde, Bozate, Ordoki, Pertalats)Arraioz (Mardea)Azpilkueta (Apaioa, Arribiltoa, Urrasun eta Zuaztoi)BerroetaElizondo (Antzanborda, Beartzun, Berro eta Etxaide)ElbeteErratzu (Gorostapalo eta Iñarbil)Gartzain (Aitzano, Ariztegi eta Etxerri)Irurita (Apote, Iperburu eta Ordoki)Lekaroz (Aroztegia, Oharriz eta Uharte)Oronoz-Mugairi (Mugairi, Oronoz eta Zozaia) • Ziga (Zigaurre)