Zarauzko Bi Harri

Zarauzko Bi Harri
Kirola harri-jasotzea
Antolatzailea Zarautz Kirol Elkartearen "herri-kirolak saila"
Sorrera 2016
Eremua  Euskal Herria
Tokia Zarautz
Lana 7 minutu
Errekorra Gizonezkoak:
31 jasoaldi
(M. Lopetegi "Urra", 2021)
Emakumezkoak:
31 jasoaldi
(Ainitze Zumeta, 2024)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Mikel Lopetegi "Urra" (4)
Emakumezkoak:
K. Gisasola "Zelai III" (3)
Txapelduna Gizonezkoak:
M. Lopetegi "Urra" (2024)
Emakumezkoak:
Ainitze Zumeta (2024)

Zarauzko Bi Harri edo Zarauzko Bi Harri Baldarrak txapelketa Zarautzen jokatzen den harri-jasotze txapelketa berezia da, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaileek kontrolatzen dutena. Bi harri baldar txandakatuta altxatu behar dituzte harri-jasotzaileek 7 minutuko tartean. Halere, berezitasun adierazgarri bat badu; izan ere, txapelketaren araudiak dioenez, harri bat altxatu arte ezin da bigarren harria jasotzera igaro.

Historia

Lehenengo txapelketa 2016an jokatu zen[1] eta Izeta II.a izan zen irabazlea 25 altxaldi eginez. 2021. urtean emakumezkoen txapelketa abiatu zen. 2024an harri berriak bilatu eta ekarri ziren emakumezkoen lehiaketarako, hauek ere Zarautz inguruko itsasertzetatik ateratakoak[2].

Harriak

  • Gizonezkoak:
    • Jai Txiki (117 kg)
    • Mollarri (119 kg)
  • Emakumezkoak:
    • Jai Txiki (68 kg) - 2023. urtera arte 51 kg-koa zen
    • Mollarri (64,6 kg) - 2023. urtera arte 63 kg-koa zen

Palmaresa

Gizonezkoak

Urtea Harri-jasotzailea Jasoaldiak
2016[3] J.R. Iruretagoiena "Izeta II.a" 25
2017 J.R. Iruretagoiena "Izeta II.a" 25
2018 Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a" 23
2019 Hodei Iruretagoiena "Izeta IV.a" 23
2020 ez zen jokatu
2021[4] Mikel Lopetegi "Urra" 31
2022[5] Mikel Lopetegi "Urra" 28
2023[6] Mikel Lopetegi "Urra" 26
2024[7] Mikel Lopetegi "Urra" 30

Emakumezkoak

Urtea Harri-jasotzailea Jasoaldiak
2021[4] Karmele Gisasola "Zelai III.a'' 23
2022[5] Karmele Gisasola "Zelai III.a" 33
2023[6] Karmele Gisasola "Zelai III.a" 41
2024[7] Ainitze Zumeta 31

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Roteta, Ane. (2016-01-23). «Zarauzko harrien ikuskizuna» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  2. «IGANDE HONETAN LEHIATUKO DA ZARAUZKO BI HARRI HARRIJASOTZAILE TXAPELKETA» Zarautz (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
  3. «Izeta II.ak irabazi du Zarauzko I. Bi Harri txapelketa - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  4. a b «Urrak marka berria egin du Bi Harri txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  5. a b «Zelai III.a eta Urra nagusi aurten ere Bi Harri Txapelketan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  6. a b «Zelai III.ak nagusitasunez irabazi du Bi Harri Txapelketa, egundoko marka berria ezarrita - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  7. a b (Gaztelaniaz) N.G. (2024-06-16). «Mikel Lopetegi y Ainitze Zumeta ganan el Zarauzko Bi Harri Txapelketa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113489151
  • Wd Datuak: Q113489151