William Llewellyn Dyer

William Llewellyn Dyer
Bizitza
JaiotzaSunderland, 1883ko irailaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDonibane Lohizune, 1936 (52/53 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1902 / 190545
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

William Llewellyn Dyer (Sunderland, 1883ko irailaren 11 - Donibane Lohizune, 1936) ingeles enpresaburu eta futbolaria izan zen, aurrelari moduan aritu zena.

Biografia

Kirolzale amorratua, Athletic Club eta Unión Ciclista Bilbaina kluben sortzaileetako bat izan zen. Arraunlari, crickquet jokalari, tenislari eta boxeo-zalea, futbolean aritu zen. Athleticeko hasierako futbolari amateur garrantzitsuenetariko bat izan zen.[1]

1902ko maiatzaren 13an Errege Kopan debuta egin zuen, RCD Espanyoli 5 eta 1 irabaziz.[2] 1904-05. denboraldian futbola utzi zuen. 1916an seme bat izan zuen, Pat, Bigarren Mundu Gerran espioi moduan aritu zena.[1][3]

Ibilbidea

Kluba Urtea(k) Partida(k) Gol(ak)
Athletic Club 1902-1905 4 5

Palmaresa

Titulua Kluba Urtea
Errege Kopa Athletic Club 1901/02
Errege Kopa Athletic Club 1902/03
Errege Kopa Athletic Club 1903/04

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) Anasagasti, Iñaki. Nuestro hombre en Bilbao. .
  2. Athletic Club
  3. (Gaztelaniaz) «Se creía que tras la guerra los aliados iban a ayudar a los vascos, pero no fue así» Noticias de Álava 2016/07/09.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q106324548
  • Wd Datuak: Q106324548