Vicente Vadillo Santamaría

Vicente Vadillo Santamaría

Bizitza
JaiotzaLopera, 1946ko azaroaren 7a
Herrialdea Espainia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1979ko ekainaren 10a (32 urte)
Heriotza moduapoliziak tirokatua hilda: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktransformismoa eta drag queena

Vicente Vadillo Santamaría, Francis ezizenarekin ezaguna, (Lopera Jaengo probintzia, 1946ko azaoaren 7a – Errenteria, Euskal Herria, 1979ko ekainaren 10a) Transformista aitzindari eta ezaguna izan zen, 1979an Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hil zuena Iztieta auzoko Apolo diskotekan[1].

Jaengo probintzian jaioa, transformista gisa aktuazioak egiten zituen. Valentziako fama handiko lokal batean lan egin zuen, baita Zaragozan ere eta behin Euskal Herrira etorrita,Trintxerpen. Francis batez ere artista ona zen, abesten zuen eta ikuskizunetarako baino ez zen emakume bihurtzen, Francis-en itxura hartuta. Kalean, aldiz Vicente zen, gizon-bizitza arrunta zuena.

Faustino Vadillo Cuevas eta Antonia Santamaria Muñozen semea zen. Sei anai-arrebaren artean bosgarrena izan zen. Jakin izan denez Vicentek ondorengorik izan zuen.

1979ko ekainaren 10ean Antonio Cava espainiar poliziak tiro batez hil zuen. Poliziak lau egun zeramatzan Euskal Herrian eta epaiketan adierazi zuenez, pistolak segurua jarrita zuela uste zuen eta ez zen bere asmoa tiro ematea. Fiskaltzak 6 urteko zigor eskaera egin zuen. Epaileak 9 hilabetekoa ezarri zion eta hauetatik ez zuen bakar bat ere bete.[2]

Francis gogoan. Iztietako oroimen gunea.
Francis transformista.
Francisen omenez margotutako zebra-bidea.
Francisen omenez margotutako zebra-bidea Iztieta auzoan.

Hilketak eragin handia izan zuen Euskal Herriko gay eta lesbianen artean, baita Errenterian ere. Herrian greba orokorra deitu zen eta udalak egindako osoko bilkura berezian deialdia babestu zuen, gertaera salatu eta familiari babesa eskaintzearekin batera. Polizia Nazionalaren karga basatiak bizitu ziren, udaletxean sartu arteraino. Hainbat manifestazio egin ziren, tartean ekainaren 12an Donostian egin zena, EHGAMen inguruan publikoki lehen aldiz hainbat pertsona bildu zirelarik. Gorpua, familia bizi zen Torrent-era bidaltzeko diru-bilketa egin zen herrian. Bertako hilerrian hilobitarua dago bere ama eta anaiarekin batera.

Euskal Herriko gay askapen mugimenduaren sorreran gertakari honek izan zuen garrantzia dela eta, bere hilketaren 35. urteurrenean hainbat ekitaldi egin ziren Oreretan, tartean "homofobiaren aurkako zebra-bidea" margotzea, adibidez.[3][4]

2022 urtean lehen aldiz ospatu da Francisaldia, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna, ekainaren 10a, Francis erailketaren 43 urteurrena, eta ekainaren 28a, sexu askapenerako nazioarteko eguna, barnebildu dituen zikloa, Errenteriako Udala eta LGTBI+ mahaiak elkarlanean antolatua[5]. Zebrabidearen bazterrean Francisen oroimeneko txokoa dago, plaka eta monolito batez osatua.

Liburua

Xabier Susperregi idazleak (Errenteria, 1971) 2023ean Vicente Vadillori buruzko liburua idatzi zuen, Francis izenburuaz. Aurkezpen ekitaldiak egin dira Errenteria (bi lekutan),[6][7] Lopera,[8] Erandio[9] eta Getxon.[10]

Erreferentziak

  1. Vitoria, Oihan. «Arnasa eman zien heriotza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-10-08). «El fiscal pide seis años para el policía nacional que causó la muerte de un travestido» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).
  3. Berria.eus. «Homofobiaren aurkako zebra bide bat koloreztatu dute Errenterian» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-27).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) Guillenea, Javier. (2021-06-10). «El asesinato de Vicente Vadillo hace 42 años impulso el movimiento LGTB en Euskadi» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. ‘Francisaldia’-k sexu eta genero askapenaren aldeko ekimenei emango die bide – Errenteriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  6. Liburu aurkezpena: “Francis”, Xabier Susperregi – Herribizia. 2023-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  7. Ikerne, Zarate(e)ko. (2024-04-16). «'Francis' liburua aurkeztuko du Gaztañon Xabier Susperregik» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  8. (Gaztelaniaz) «Para inicios del verano verá la luz el libro "Francis" obra del escritor Xabier Susperregi, que recoge la historia del travesti loperano Vicente Vadillo Santamaría "Francis" asesinado por un Policía Nacional en Errentería el 10 de Junio de 1979.» Cronista de Lopera 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  9. (Gaztelaniaz) Aurkezpena: "Francis" liburua (Erandio). (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  10. «Liburu-aurkezpena: "Francis" - Getxo - 2024-01-26» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30976778
  • Wd Datuak: Q30976778