Unanu
Unanu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Unanu eta Beriain mendia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Ergoiena |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′14″N 2°01′03″W / 42.887222222222°N 2.0175°W / 42.887222222222; -2.0175 |
Garaiera | 628 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 86 (2020: −5) |
Unanu Ergoienako herria edo kontzejua da. Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.
2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 117 biztanle ditu. Kontzejuburua Maria Soledad Mozo Galarza da.
Mugakideak
Herria bi zatitan banatuta dago: iparraldeko zatiak ipar eta mendebaldean Etxarri-Aranatz eta hegoaldean Lizarraga mugakide ditu. Hegoaldekoa Arbizu da, Lakuntza iparraldean, Etxarri-Aranatz mendebaldean, hegoaldean Lizarraga eta Dorrao eta, ekialdean Uharte Arakil.
Beriain
Herria ohiko abiapuntua da Beriain mendira (1.493 m) igotzeko, 850 metro inguruko desnibela gainditzea eskatzen duena.
Festak
Ekainean San Pedro jaiak ospatzen dituzte alde batetik. Bestetik, inauterietan "mamuxarro" izeneko pertsonaiak herriko berezkoak dira.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Unanuri buruzko informazioa Ergoienako udal webgunean
- Datuak: Q9091330
- Multimedia: Unanu / Q9091330
Ergoieneko kontzejuak | ||
---|---|---|
Dorrao · Lizarraga · Unanu |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |