Tsukiji Arrain Merkatua

Tsukiji Arrain Merkatua
築地市場
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChūō-ku
ChōchōTsukiji
Ur-masaSumida ibaia eta Tsukiji River (en) Itzuli
Koordenatuak35°39′41″N 139°46′11″E / 35.661388888889°N 139.76972222222°E / 35.661388888889; 139.76972222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1935
KudeatzaileaTokyo Metropolitan Central Wholesale Market
Suntsipena2018ko urriaren 10a
Kontaktua
Helbidea東京都中央区築地5-2-1 eta 5-2-1, Tsukiji, Chuo-ku, Tokyo

Tsukiji Arrain Merkatua (japonieraz: 築地市場, Tsukiji shijō?) Tokioko handizkako arrain merkatua eta lonja izan zen, bere garaian munduko arrain saltoki handiena. Chūō-ku auzoko Tsukiji barrutian dago eta jomuga turistikoa ere bihurtu da.

Historia

1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen.

2018an itxi zen, eta merkataritza jarduera igaro zen Toyosura, Tokioko merkatu berria, uharte artifizial batean eratua.[1]

Bi eremuk osatzen zuten merkatua:

  • Barneko merkatua (jōnai-shijō), lizentziadun maioristen eremua zen. Arrainak prozesatzen ziren eta enkanteak izaten ziren.
  • Kanpoko merkatua (jōgai-shijō), denda eta jatetxe txikiek osatzen zuten. Sushi dendek estimazio handia zuten baina gainontzeko itsaski eta barazki dendak ere bazeuden.

Iruditegia

  • Hegalaburrak erreskadan.
    Hegalaburrak erreskadan.
  • Izozturiko hegalaburra mozten.
    Izozturiko hegalaburra mozten.
  • Enkantea.
    Enkantea.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Tokyo’s famed fish market closes down after 83 years» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q859471
  • Commonscat Multimedia: Tsukiji fish market / Q859471

  • Wd Datuak: Q859471
  • Commonscat Multimedia: Tsukiji fish market / Q859471