Solamente una vez
Solamente una vez | |
---|---|
Ana María González (en) musika-lana | |
Egilea(k) | Ana María González (en) |
Argitaratze-data | 1941 |
Izenburua | Solamente una vez |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Boleroa |
Hizkuntza | gaztelania |
Nori eskainia | José Mojica (en) |
Hitzak | Agustín Lara |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Agustín Lara |
«Solamente una vez» ("Behin bakarrik" euskaraz) Mexikoko bolero ospetsua da. Sortzailea Agustín Lara (1900-1970) abeslaria izan zen eta Buenos Airesen idatzi zuen.[1] Lehen emanaldia Argentinan izan zen, 1941ean, Ana María Gonzálezen ahotsean.[2]
Historia
Abestia José Mojicari eskainia izan zen. Mojica abeslari eta aktore ezaguna izan zen baina dena utzi zuen Frantziskotar fraidea izateko. Aurkeztua izan ondoren, abestiaren arrakasta mundu osoan zabaldu zen, gaztelaniaz zein ingelesez ("You Belong to My Heart"). Dora Luzek Walt Disneyren The Three Caballeros filman abestu zuen, 1944an.[3]
Bertsioak
Abestia abestu duten artisten oso luzea da. Hona hemen batzuk: Luis Miguel, Benny Moré, Ignacio Piñeiro, Pedro Vargas, Julio Iglesias, Roberto Carlos, Andrea Bocelli, Chucho Valdés, Plácido Domingo, Ezio Pinza, Nat King Cole, Lucho Gatica, Guadalupe Pineda, Bing Crosby Xavier Cugaten orkestrarekin, Elvis Presley, Andy Russell, Engelbert Humperdinck, Gene Autry, José Carreras, Cliff Richard, Los Indios Tabajaras, Sara Montiel, Los Panchos, Bing Crosby...
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Agustin Lararen bertsioa.
- (Ingelesez):Dora Luzen bertsioa.
- Datuak: Q8056944