Simancasko gaztelua
Simancasko gaztelua | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
[[]] | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Valladolideko probintzia |
Udalerria | Simancas |
Koordenatuak | 41°35′31″N 4°49′44″W / 41.5919°N 4.8289°W / 41.5919; -4.8289 |
Erabiltzailea | Archivo General de Simancas (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-AR-0000010 |
Simancasko gaztelua (gaztelaniaz: Castillo de Simancas) Valladolideko probintziako Simancas (Espainia) herrian kokaturiko gaztelua da. Espainiako Kultura Ministerioaren jabetzakoa, 1997tik aurrera babestuta dago, kultura ondasun moduan. Egun, Simancasko Artxibo Orokorraren egoitza da.
XV. mendean enriqueztarrek antzinako alkazarra berreraiki zuten baina laster Errege-erregina Katolikoek bereganatu eta presondegi bilakatu zuten. Bertan izan ziren preso eta bertan hil ziren hala Antonio Acuña komuneroen buruzagia nola Petri Nafarroako mariskala.[1] Filipe II.ak Gaztelako Erresumaren Artxibo Orokorra ezarri eta gaztelua artxiboaren egoitza izendatu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Serrano Izko, Bixente. (2011-10-02). «Pedro II.a mariskala: Nafarroari leial hiltzeraino» Argia (2292). Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua
Kanpo estekak
- Datuak: Q3331001
- Multimedia: Castle of Simancas / Q3331001