Scalloway
Scalloway | |
---|---|
herrixka | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Uhartedi | Shetlandak |
Geografia | |
Koordenatuak | 60°08′13″N 1°16′30″W / 60.137°N 1.275°W / 60.137; -1.275 |
Demografia | |
Biztanleria | 1.240 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01595 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Scalloway (antzinako eskandinavieraz: Skálavágr; alemanez: Schaldewage) Eskoziako Shetlandak eskualdeko herrixka da, Mainland uhartean kokaturik dagoena. 2011ko erroldaren arabera 1.159 biztanle ditu.
Etimologia
Antzinako eskandinavierazko Skálavágr izenak "etxe handien badia" esan nahi du.
Historia
Shetlandetako lehen hiriburua izan zen. Hansako ligako hiriekin merkatal harremanak izan zituen eta hauek Schaldewage izenaz ezagutu zuten.
XVI. mendean Norvegiako itsasontzi egileek ontziola bat ezarri zuten bertan eta 1600 inguruan Patrick Stewart Orkadetako Earlak Scallowayko gaztelua eraiki zuen. 1708an Lerwicken aurrean garrantzia galdu zuen eta hau bihurtu zen hiriburu berri.
Bigarren Mundu Gerran Norvegiarren erresistentziaren parte zen The Shetland Bus bertan izan zen.
Ondasun nabarmenak
- Scallowayko gaztelua
Iruditegia
- Scallowayko gaztelua.
- Gazteluaren hondarrak eta kaialdeko etxeak.
- Udaletxea.
- Eliza.
- Scallowayren kaialdea.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1014090
- Multimedia: Scalloway / Q1014090