Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Saturnismoa beruna (Pb) ahotik edo larruazalaren bidez sartzearen ondorioz har daitekeen intoxikazio kronikoari deritzo. Saturnismoak anemia eragiten du, berunak odolean hemoglobinaren sintesia gelditzen duelako eta oxigenoaren garraioan eragiten duelako. Beruna metal astun neurotoxikoa denez, odolean egonez gero, burmuinetara heltzen denean kalte neurologiko atzeraezinak eragiten ditu.