S motako asteroide

Eros asteroidea mota honetakoa da.

S motako asteroide Eguzki-sistemaren gorputz txikia da, asteroideen multzokoa eta arkaitzaren osaerarekin. Asteroideen %17a mota honetakoa da eta bigarren arruntena da, C motako asteroideen atzetik.

Ezaugarriak

  • S motako asteroideak neurriz distiratsuak dira (0,10tik 0,22ra albedoekin)
  • batez ere burni silikatoez eta magnesioz osatuta daude.
  • Asteroide gerrikoan gailen dira, 2,2 unitate astronomiko arte. Gehien batean gerrikoaren erdialdean aurki daitezke; kanpoko aldean arrarogoak dira.
  • Handiena Eunomia da eta 100 kilometroko diametroa du. Tamainuaren arabera hurrengoak Juno, Anfitrita, Herculina eta Iris dira.
  • S motako asteroide handienak 10x50ko binokularrak erabiliz ikus daitezke.
  • Haien espektroek okerdura moderatua erakusten dute 0,7 µm uhin longitude txikiagotan.

S taldeko asteroideak

SMASS sailkapena

Mota hauek bereizi egiten dira:

  • A motako asteroide.
  • K motako asteroide.
  • L motako asteroide .
  • Q motako asteroide.
  • R motako asteroide.
  • S motako nukleoa talde honen espektro tipikoa duten asteroidenetzako.
  • Sa, Sk, Sl, Sq eta Sr motek trantzizioko objektuak dituzte S motakoen eta A, K, L, Q eta R motakoen artean, hurrenez hurren.

Bibliografia

  • Bus, S. J.; Binzel, R. P. (2002). «Phase II of the Small Main-belt Asteroid Spectroscopy Survey: A feature-based taxonomy». Icarus 158 (1): 146-177.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q543157
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q543157