Rozalejoko markesaren jauregia
Rozalejoko markesaren jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′10″N 1°38′35″W / 42.81934°N 1.64306°W / 42.81934; -1.64306 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1739 |
Erabilera | gaztetxea |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-208 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
208 | |
|
Rozalejoko markesaren jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen jauretxe bat da. Iruñeko kultura ondasuna izendatua dago. 2017ko abenduaren 2an bertan Maravillas Gaztetxea ireki zen.
Kokalekua
Alde Zaharrean dago, Nabarreria plaza eta Nabarreria kalean, eta Nabarreriako iturria aurrez-aurre duela.
Eraikina
1739an Done Jakue ordenako kidea zen Luis Gendika Mendieta bilbotar militarrak diseinatu eta eraiki zuen. Ezin izan zuen bere bizileku egin, bai ordea haren seme zen Francisco Ignacio Gendika Aldunatek.
Eraikinaren aurrealdea Barroko estilokoa eta dotorea da, eta harlanduz eraikia dago. Nahiz eta gaur egunera nahiko egoera kaxkarrean iritsi den, oraindik ere bere frontisean Gendika, Aldunate, Martinez de Ujue eta Mendieta abizenak dituen armarria gorde du (XIX. mendean ezarria) eta ezkerraldean San Joseren irudia duen horma-hobia.
Gaztetxea
2017an okupatu zuten jauregia gazte batzuek gaztetxea bertan sortzeko. Gerrako biktima Maravillas Lambertoren omenez, Maravillas Gaztetxea izena jarri zioten[1]. 2018ko abuztuan, Nafarroako Gobernuaren aginduz poliziak hustu egin zuen gaztetxea[2].
Inguruko ondarea
Erreferentziak
Ikus gainera
- Rozalejoko markesa kalea, Iruñeko Lehen Zabalgunea
- Iruñeko kultura ondasunen zerrenda
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
Kanpo estekak
- Datuak: Q25475470
- Multimedia: Palacio Marqués de Rozalejo / Q25475470