Rosa García-Malea López

Rosa García-Malea López
Bizitza
JaiotzaAlmería, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlari militarra, flight instructor (en) Itzuli eta gerra-pilotua
Enplegatzailea(k)Espainiako Aire Armada  (2002 -
Jasotako sariak
ikusi
  • Andaluziako domina Andaluziako domina  (2018)
KidetzaPatrulla Águila (en) Itzuli
Almería airetik

Rosa María García-Malea López (Almeria,1981) Espainiako armadako lehen emakume ehiza-pilotua izan zen eta Arrano Patruilaren kidea.

Biografia

Arkitektura Teknikoa, Hizkuntzak eta Kimika Zientziak ikasi zituen Granadan. Armadako Kidego Orokorreko Ofizialen Goi Mailako Eskalaren oposizioak egin zituen, eta 21 urterekin gainditu egin zituen probak. San Javierko (Murtzia) Airearen Akademia Nagusian sartu zen. 2004ko apirilean Colorado Springs aireko basean (AEB) egon zen komisionatu.[1] 25 urte zituela, ehiza- eta eraso-ikastaro bat egin zuen Talavera la Realeko (Badajoz) aire-basean, eta F5 bat pilotatu zuen Espainiako armadako lehen ehiza-pilotua izan zen.[2]

Patrulla_Águila_(9465576962)

2007an, Zaragozako aire baseko 15. hegalean, beste mugarri bat lortu zuen: F18 bat hegan egin zuen Espainiako lehen emakumea izatea. Nazioarteko misioetan parte hartu du, hala nola Red Flag Las Vegas (Kalifornia, AEB) eta Libiako gerran, domina bat jaso baitzuen. Gainera, kualifikazio handiena lortu zuen NATOren Lidergoko Programa Taktikoan.

2012an San Javierko Airearen Akademia Orokorrean Hegaldi-hezitzaile hasi zen.[1] 36 urte zituela, Patrulla Águilako pilotua izan zen, eta 2017az geroztik komandante-kargua du.[3][4][5][6]

"Aitonari ez zion batere graziarik egiten biloba armadan egoteak. Espainiar askori bezala gertatzen zitzaion, gure historiako garai berriagoari lotzen baitzion...... [7]

Sariak eta aintzatespenak

  • Libiako gerran parte hartzeagatik domina.[1]
  • Madrilgo Erkidegoko izarra.[1]
  • Almeriako jaietako pregoilaria, 2018an.[8][9]
  • Andaluziako Domina, 2018.[10]

Erreferentziak

  1. a b c d La piloto almeriense Rosa María García-Malea, Medalla de Andalucía. .
  2. ««No tengo problemas éticos para entrar en combate», afirma la primera piloto de F18» La Verdad 2007-07-05.
  3. Montero, Mai. (2017-04-07). Rosa García-Malea se lanza a las acrobacias. ISSN 1134-6582..
  4. [https://www.defensa.gob.es/Galerias/gabinete/red/2018/red-353-30-axos-Mujer-Fas.pdf Integración en IGUALDAD.. ].
  5. COPE.ES. (2018-09-20). «Así es la primera mujer española en volar un F5 un F18 y en la Patrulla Águila» COPE.
  6. «Rosa María García-Malea López» historiamujeres.es.
  7. «Rosa García-Malea: "Compañerismo es poner tu vida en las manos de otro"» Expansión.com 2017-10-12.
  8. «La piloto Rosa María García-Malea dibujó en el aire el pregón de la Feria de Almería» ALMERÍA HOY.
  9. «Rosa María García-Malea: "Me ha costado llegar a ser piloto lo mismo que a mis compañeros"» www.lavozdealmeria.com.
  10. Rosa García Malea, Medalla de Andalucía. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q54861142
  • Wd Datuak: Q54861142