Roger Mpungu

Roger Mpungu
2. elizbarrutiko apezpiku

1980ko martxoaren 6a - 1994ko uztailaren 1a
← Nestor Bihonda - Jean-Berchmans Nterere (en) Itzuli
Elizbarrutia: Muyingako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaMuyinga probintzia, 1924
Herrialdea Burundi
HeriotzaMuyinga probintzia, 2007ko abenduaren 7a (82/83 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Roger Mpungu (Muhwanya, 1924 – Gasorwe, 2007ko abenduaren 7a) burundiar elizgizona izan zen.

Bizitza

1924an jaio zen Muhwanyan. 1955eko apirilaren 12an apaiztu zen[1].

1970eko hamarkadan, hutu eta tutsien arteko lehen gatazkatan, jende asko (batez ere hutu liberalak[2]) salbatu zuen[3].

1977ko otsailaren 23an Muyingako elizbarrutiko administratzaile apostoliko bihurtu zen[4]. 1980ko martxoaren 6an Joan Paulo II.a aita santuak Muyingako apezpiku izendatu zuen. Urte bereko maiatzaren 4an apezpiku ordenatu zuten Kinshasan[1].

1990ean Miquel Parets Serra mallorkar misiolaria Burundira gonbidatu zuen[5].

1994ko uztailaren 1ean (beste datuen arabera, uztailaren 22an[4]) erretiroa hartu zuen[1].

2007an hil zen Gasorwen[1].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
  • Annibale Francesco Clemente Melchiore Girolamo Nicola della Genga artzapezpikua (1794)
  • Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
  • Camillo Di Pietro kardinala (1839)
  • Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
  • Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
  • Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
  • Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
  • Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
  • Joan Paulo II.a aita santua (1958)
  • Roger Mpungu apezpikua[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e (Ingelesez) «Bishop Roger Mpungu» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Frantsesez) Sikuyavuga, Léandre. (2012). «Gitega, mai 1972, ville martyre» Iwacu 5: 19. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. (Frantsesez) Minani, J. Chrysostome. (2008). La vérité et l'amour un défi moral pour la réconciliation d'un peuple divisé : le cas du Burundi. Les Presses Lavigerie, 245 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  4. a b (Frantsesez) «Diocèse Muyinga» Église catholique du Burundi 2016-10-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  5. (Gaztelaniaz) «Fallece en Perú el misionero mallorquín Miquel Parets Serra a los 84 años» La Información 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2161815
  • Wd Datuak: Q2161815