Ricardo Ugarte

Ricardo Ugarte

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPasai San Pedro, 1942ko abuztuaren 6a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Julia Otxoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua
ricardougarte.net…

Ricardo Ugarte Zubiarrain (Pasai San Pedro, 1942ko abuztuaren 6a) gipuzkoar eskultore, margolari eta poeta da.

Rikardo Ugarteren "Estela" eskultura Donostiako Amara auzoan.

Bakarka nahiz taldean eginiko erakusketa askotan hartu du parte, Euskal Herrian eta atzerrian. 1967. urtean egin zuen lehen bakarkako erakusketa, eta ikusgai jarri zituen itxura angeluzezeneko eskulturak eta pinturak. Harrezkero sari ugari jaso ditu. 1969.urtean Donostiako I. Nazioarteko Bienala irabazi zuen Estela eskulturarekin. 1975. urtean Nestor Basterretxea eta Mendiburu eskultore ospetsuekin batean aurkeztu zituen bere eskulturak, eta hiru urte geroago Europako I. Hirurteko Erakusketan parte hartzeko hautatu zuten. 1992. urtean CEOE espainiar enpresari-elkarteak urtero banatzen duen saria irabazi zuen.

Burdina lantzen du batez ere, eta molde angeluzuzenak eta kubikoak nahasten ditu goitik beherako konposizioetan. Eskulturaz gain pintura, literatura, argazkilaritza eta grabatuak ere landu ditu,[1] eta bere lanak hainbat museo, herri eta hiritan daude ikusgai, hala nola Bartzelonan, Tenerifen edota Donostian. Besteak beste, Aingura izeneko eskultura handia kokatu zuen Pasaiko portuan (2008), Gazteluaren memoria Tolosan, Juan Ignazio Iztuetaren omenezko eskultura Zaldibian (1995), Poesiaren Branka-Joan Brossari omenaldia izeneko lana Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean (1999);[2] eta, 2001. urtean, Tajamar izeneko eskultura Lasarte-Orian.

Argazki galeria

Artistaren artelan publiko eta lekukotza batzuk

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Ricardo Ugarte, etxera bueltan» Irutxuloko Hitza 2016-10-11 (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
  2. «Rikardo Ugarte artista pasaiarrak, Joan Brossa poetaren omenez (...)» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Ugarte Aldatu lotura Wikidatan
  • Rikardo Ugarteren web orria
  • "Estela" eskulturari buruzko azalpenak[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2160388
  • Commonscat Multimedia: Ricardo Ugarte / Q2160388

  • Wd Datuak: Q2160388
  • Commonscat Multimedia: Ricardo Ugarte / Q2160388