Peio Martinez de Eulate

Peio Martinez de Eulate

Bizitza
JaiotzaLizarra, 1979ko abuztuaren 17a (44 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta politikaria
Pilota
 
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bildu

Peio Martinez de Eulate Maestresalas, pilota arloan Eulate deituraz ezaguna (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1979ko abuztuaren 17a) esku huskako pilotari profesional ohia eta politikaria da.

Esku huska, atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,98 metro luze da, eta 99 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2001eko martxoaren 2an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan; eta azken agurreko partida, berriz, 2010eko abenduaren 5ean, Eibarko Astelena pilotalekuan.[1] Bi aldiz parte hartu zuen binakako txapelketa nagusian, eta bietan txapeldun izan zen: Irujo aurrelariarekin batera 2006an, eta Xalarekin 2007an.

Politikari gisa, Bilduko zinegotzi izan zen Iruñeko Udalean 2011tik 2015eraino, alderdi horren Iruñeko Udalerako hautagaien zerrendan bigarren aurkeztu baitzen 2011ko hauteskundeetan.[2]

Kirol lorpenak

Erreferentziak

  1. «Despedida profesional del pelotari-Navarro Peio Martínez de Eulate, campeón en dos ocasiones del parejas con Irujo en el 2006 y con Ybes Sallaberri (Xala) en el 2007», Pelota, mano y remonte bloga, 2010-12-05.
  2. «Beitia y Prudencio Induráin logran su escaño en el Parlamento», Libertad Digital, 2011-05-24.

Kanpo loturak

  • Enpresako fitxa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3752293
  • Wd Datuak: Q3752293