Pain (musika taldea)
Pain (musika taldea) | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Stockholm |
Musika mota | industrial metal (en) |
Urteak | 1997 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Nuclear Blast (en) |
Peter Tägtgren (en) | |
Informazio gehigarria | |
painworldwide.com | |
Pain (PAIN letra larriz osoki idatzi ohi du taldeak bere izena)[1] Suediako heavy metal talde bat da eta Peter Tägtgren ekoizlearen proiektua, zeina aldi berean Hypocrisy death metal taldearen abeslari eta konpositore gisa ezaguna den.
Bilakaera
Estilistikoki, ordea, Tägtgren-en alboko proiektua eta bere talde nagusia desberdinak dira, Pain-en musika metal alternatibo gisa deskriba daiteke elektronika eta techno eraginekin. 1996ko debutak rock industrialaren eraginez metal ilunerantz jotzen zuen dena dela.
Tägtgren-ek 1996an sinatu zuen bere lehen akordioa Nuclear Blast zigilu alemaniarrarekin eta urte hartan bertan Pain estreinako lana kaleratu zuen, urteetan bere kabuz idatzi eta esperimentatu zuena. Proiektuko hurrengo diskoetan bezala, Tägtgren da pieza eta moldaketa guztien erantzule bakarra, salbuespenak salbuespenak berak jotzen ditu instrumentu guztiak. Musika-proiektu gisa deskribatu izan da talde baino gehiago, baina zuzeneko ikuskizunak ere egiten ditu Pain-ek eta horietan musikari profesionalek talde baten eran laguntzen diote Tägtgreni.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Ingo. «Biography» www.painworldwide.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Pain» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-10-21eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Datuak: Q206378
- Multimedia: Pain (band) / Q206378