Paddington hartza

Paddington hartza
Argitalpena
SortzaileaMichael Bond
Ageri den obrak
ikusi
  • Paddington (en) Itzuli, Paddington Bear (en) Itzuli, Paddington (en) Itzuli, The Adventures of Paddington Bear (en) Itzuli, Paddington 2 eta Paddington: Adventures in London (en) Itzuli
EponimoaPaddington geltokia
Datu biografikoak
JaiotzaPeru, 1958ko ekainaren 25a
Sexuagizonezkoa

paddington.com
Facebook: PaddingtonBear Twitter: paddingtonbear Instagram: paddingtonbear Musicbrainz: 3a457998-b2a9-48b2-88bd-0f767e780c10 Edit the value on Wikidata

Paddington Hartza Erresuma Batuko haur literaturako fikziozko pertsonaia bat da. Lehenengo aldiz, 1958. urtean agertu zen A Bear called Paddington (Paddington izeneko hartza) izeneko liburuan[1], hau Michael Bond idazle ingelesak idatzia eta Peggy Fortnum ilustratzaileak ilustratua izan zen. Liburua, 30 hizkuntzetara itzulia izan da eta munduan zehar 30 milioi kopia baino gehiago saldu dira[2].

Historia

Pertsonaia hau sortzeko, Bond 1956ko Gabonetan Londresko Paddington tren geltokitik hurbil dagoen denda batean ikusi zuen peluxezko hartz batean oinarritu zen. Hartz hori, bere emazteari opari modura erosi zion. Panpina izan zen beraz, Bonden inspirazio eta historia idazten hasi zen. Hamar egun geroago, lehen liburua idatzia zuen: A Bear called Paddington, eta 1958ko urriaren 13an argitaratu zen.

Pertsonaia

Paddington Hartza Perutik datorren etorkina da. Brown familiak Londreseko Paddington geltokian aurkitu zuen, izena hortik datorkiolarik. Pertsonaia hau, haur literatura ingeleseko pertsonai klasiko bihurtu da. 2014ko azaroaren 28an Erresuma Batuan Paddington filma estreinatu zen, Paul King-ek zuzendua, Ben Whishaw-ek protagonizatua (hartzari ahotsa jarriz), Nicole Kidman, Hugh Bonneville eta Sally Hawking-ekin batera.

Erreferentziak

  1. How It All Started. 2008-05-09 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
  2. Paddington Bear. 2008-10-17 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q632908
  • Commonscat Multimedia: Paddington Bear / Q632908

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • LCCN: nb2016005931
  • Wd Datuak: Q632908
  • Commonscat Multimedia: Paddington Bear / Q632908