Nerea Balda

Nerea Balda

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaIrurtzun, 1975eko martxoaren 13a (49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea

Twitter: nerea_balda Literaturaren Zubitegia: 1007 Edit the value on Wikidata

Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, Nafarroa Garaia, 1975eko martxoaren 13a) euskal idazle eta irakaslea da.

Ibilbidea

Euskal Filologian lizentziaduna da eta Euskal hizkuntza eta literatura irakaslea da Altsasuko (Nafarroa) institutuan.[1]

2018an Atzerrian, abroad, á l’etranger, all’estero lanarekin Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketan saria irabazi zuen. Bertan, atzerrian bizi den emakume baten herrimina da lantzen duen gai nagusietako bat.[2][3]

Urte berean jaso zituen Iruñean egile berrientzat antolaturiko narrazio eta poesia sari nagusiak. Narrazio saria "Ahizpak" lanarekin. Bertan, emakumeak protagonista dituzten lau kontakizunek Iruñeko La Manada talde bortxaketa dute ardatz. Poesia saria ‘Patriketan gordeak’ lanarekin lortu du. 15 poema dira eta sakeletan denetarik gorde eta tarteka garbiketa egitearen beharra du ardatz.[4][1]

2022an berriz ere irabazi zuen Ramiro Pinilla eleberri laburren V. lehiaketa Azpimarrak lanarekin.

Liburuak

Nobelak

Poesia

  • DardaraK (2022, Zerokotan)

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2018an Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketan euskaraz idatzitako lanen saria.[7]
  • 2018an Iruñeko Udalaren XXVIII Egile Berrientzako Literatur Lehiaketako narrazio eta poesia saria.[1][8][5]
  • 2022an Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren V. lehiaketan euskaraz idatzitako lanen saria.

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Nafarroa Garaiko idazleak

Erreferentziak

  1. a b c Berria.eus. ««Lehenbizi, nire buruan idazten dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  2. «Getxo - Getxon bizi - Kultur etxea - Berriak - Xehetasuna» www.getxo.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Herederos de Pinilla. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Nerea Balda y Eneko Fernández, ganadores del Certamen literario en euskara para noveles de Iruñea» naiz: 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  5. a b Irizar, Itziar Ugarte. «Kanpoan, barnerako gogo bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-05-19). «‘Azpimarrak’ eleberria aurkeztu du Nerea Baldak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  7. «Fernando Palazuelos eta Nerea Balda, "Ramiro Pinilla" lehiaketaren saridunak» Nontzeberri 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  8. (Gaztelaniaz) Pamplona, Diario de Navarra. (2018-12-18). «Nerea Balda gana los primeros premios de narración breve y de poesía en euskera» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa: Beti saihestu izan dut maitasunaz idaztea, eta orain heldu diot gaiari Berria, 2023.11.08
  • Elkarrizketa: Anekdota bat eleberri egina "Azpimarrakl" Berria, 2023.05.20
  • Nerea Balda Ahotsak.eus gunean.
  • Zubitegia Armiarman.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60167759
  • Commonscat Multimedia: Nerea Balda / Q60167759

  • Wd Datuak: Q60167759
  • Commonscat Multimedia: Nerea Balda / Q60167759