Multzo finitu

Matematikan, multzo finitua elementu kopurutzat zenbaki arrunt bat duen multzoa da. Adibidez

{ 2 , 4 , 6 , 8 , 10 } {\displaystyle \{2,4,6,8,10\}\,\!}

bost elementuko multzo finito bat da. Multzo finito baten elementu kopurua zenbaki natural bat da (integral ez-negatiboa) eta multzoaren kardinalitatea definitzen du. Finitua ez den multzo bat multzo infinitu bat da. Adibidez honakoa multzo infinitu bat da:

{ 1 , 2 , 3 , } . {\displaystyle \{1,2,3,\ldots \}.}

Multzo finitoak bereziki garrantzitsuak dira konbinatorian, kontaketaren ikerketa matematikoan.

Multzo finituak konbinatorian

Konbinatorian, multzo finituak definitzeko beste irizpide bat ere erabiltzen da. Alegia, A multzoa finitua izango da A = Ǿ bada edo existitzen bada arrunta den n zenbaki bat zeinentzako A multzoa eta { 1 , . . . , n } {\displaystyle \{1,...,n\}} multzoa ekipotenteak diren. Kasu honetan ere, aipatutako beste irizpidearen kasuan gertatzen zen bezala, A multzoa infinitua izango da finitua ez bada.

Multzo finituen kardinalak

Multzo hutsaren kardinala 0 dela esaten da. A eta { 1 , . . . , n } {\displaystyle \{1,...,n\}} multzoak ekipotenteak direnean, n hori izango da A-ren kardinala, eta | A | = C a r d ( A ) = n {\displaystyle |A|=Card(A)=n} bezala adieraziko dugu.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q272404
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q272404