Mugarri

Tradiziokzo mugarrietan, askotan, bertakoa ez den harri mota erabiltzen da, ikusgarria izan dadin. Irudian, Altzola eta Laurgain auzoen arteko mugarria

Mugarria, Euskal Herrian eta beste toki askotan, lursail, herri, eskualde, probintzia, erkidego edo nazioen arteko mugak adierazten dituzten harri zatiak dira. Hala ere, beste material batzuk ere erabiltzen dira egun. Batzuetan, harrizko mugarri horiek, landu gabeko harrizkoak dira, naturalak, historiaurrean, gaur egungo bi tokiren arteko mugan utzitako zutarri, harrespil eta antzeko megalitoak. Harri landuaz eginak askoz ohikoagoak dira. Lurraldeen arteko mugak adierazteko ez ezik, distantzia kilometrikoak adierazteko ere erabiltzen dira, edo ibilbide jakin batzuk, Done Jakue bidearen kasuan adibidez.

Mugarri aipagarriak

  • Amegikurutz

Mugarri naturalak

  • Mugarriluzeko zutarria: Eskoriatza eta Barrundia udalerrien arteko muga naturala.
  • Sekillagako zutarria: Oñati eta Barrundia arteko mugatik gertu dago.

Ikus, gainera

  • Zutarri
  • Harrespil
  • Trikuharri

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3327453
  • Commonscat Multimedia: Boundary stones / Q3327453

  • Wd Datuak: Q3327453
  • Commonscat Multimedia: Boundary stones / Q3327453