Markos Untzeta

Markos Untzeta
Bizitza
JaiotzaEibar, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta irakaslea
Genero artistikoaherri-kanta
bluesa
rock

Badok: markos-untzeta Musicbrainz: 6bce1137-21dd-4e48-8a00-172120abf97a Musikasten: markos-untzeta Edit the value on Wikidata

Markos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa, ezagunagoa Markos Untzeta ezizenaz (Eibar, Gipuzkoa, 1970) euskal abeslaria eta gitarra-jotzailea da, bakarka zenbait disko atera dituena.[1] Irakaslea da lanbidez.[2]

Bizitza

Londresen igo zen lehen aldiz agertoki batera, eta hurrengo urteetan lurralde anglofonoetan aritu zen.[3] Eibarra itzuli zenean, euskaraz abesten hasi eta Gaua basamortuan diskoa atera zuen 2002an. Disko horretan hainbat lagun izan zituen alboan: Borja Barrueta, Jokin Salaberria, Dani Merino, Jeronimo Martin, Jon Urrutia, Izusko Izagirre eta Nerea Urrutia. Folk-rocka, countrya, bluesa... hainbat estilo jorratu ditu formatu elektriko zein akustikoan.[4]

Eguzki gorri bat, diskoa 2018an atera zuen Esku Hutsik taldea zuela lagun grabaketan eta zuzenean. Taldeko kide dira Giovanni Zanon (gitarra), Iñaki Belaustegi (bateria) eta Angel Ituarte (baxua).

Azken diska Ekilibrista diskoa 2022an atera zen Giovanni Zanon-en laguntzarekin, izan ere kantuetako bat Zanon-ek idatzitakoa da. Estudioko grabaketan Karlos Aranzegi (bateria) eta Fernando Neira (baxua) musikariek parte hartu zuten, Haritz Harreguy produktorearen gidaritzapean.

Gaztelaniako irakaslea da Ondarroako Bigarren Hezkuntzako Institutuan.[5]

Diskografia

Erreferentziak

  1. «Markos Untzeta» Badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  2. AGINDUA, 2011ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez, 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistra, Bigarren Hezkuntzako Irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasle eta Lanbide Heziketako irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2011-09-23.
  3. «Markos Untzeta» Hotsak.com.
  4. «Markos Untzeta diskografia» Entzun.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  5. «Agurra-Jaialdia» Teknologia Ondarroa BHI (Noiz kontsultatua: 2021-09-16).
  6. «Gaua basamortuan — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  7. Zenbat euri. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  8. «Mississippi — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  9. «Seinaleak — Gaztelupeko Hotsak» www.hotsak.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  10. Eguzki gorri bat. (Noiz kontsultatua: 2018-03-22).
  11. Ekilibrista. (Noiz kontsultatua: 2022-6).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q50826127
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Badok: markos-untzeta
  • Wd Datuak: Q50826127