Manuel Pérez Elexpe

Manuel Pérez Elexpe
Bizitza
JaiotzaPortugalete, 1951ko maiatzaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaPortugalete, 1975eko urtarrilaren 20a (23 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Victor Manuel Pérez Elexpe "Bittor" (Portugalete, 1951ko maiatzaren 4a-Ibidem, 1975eko urtarrilaren 20a), tiroz hil zuen Guardia Zibil batek Portugaleten eskuorriak banatzen ari zenean.[1]

Gertakariak

Pérez Elexpe PTEko militantea zen. 1975eko urtarrilaren 20an Potasas de Navarrako langileen greba babesteko esku-orriak banatzen ari zela egin zion tiro guardia zibil batek General Castaños etorbidean, Rantxe plazara doazen eskaileretan. Guardia zibilak bi tiro eman zizkion bizkarretik, handik metro gutxira; haietako batek bihotza zeharkatu zion, eta Victor gaztea lurrera erori eta ia berehala hil zen. 23 urte zituen.

Lekukoen arabera, ez zegoen armatua, baina heriotzaren ardura berari egozteko pistola bat sartu zioten poltsan. Ez zen ez epaiketa ez zigorrik izan. Hiltzaileak autoritate militarren aurrean eman zuen testigantza, eta handik gutxira lekuz aldatu zuten.[2]

Hiletan 800 bat lagun batu ziren eta ondoren manifestazioa egin zuten, baina Poliziak gogor egin zuen honen aurka eta 30 lagun atxilotu zituen.

Bizkarretik hil zuen agenteak, Narciso San Juan, Salamancan jarraitu zuen bere karrera, amnistia legeak babestuta. Narcisok Pérez Elexperen etxetik gertu bizi zen eta ezagutzen zuen.[3]

Frankismoaren biktima

2010ean, José Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuak ofizialki aitortu zuen Manuel Pérez Elexpe frankismoaren biktima izan zela. Francisco Caamaño Justizia ministroak sinatutako ebazpen baten arabera, gazteak "jazarpena eta indarkeria pairatu zituen arrazoi politiko eta ideologikoengatik.[4]

Erreferentziak

  1. https://archivodelatransicion.es/blog/in-memoriam-de-victor-manuel-perez-elexpe
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/victor-manuel-perez-elexpe-hil-zuen-guardia-zibilak-portugaleten
  3. https://www.publico.es/politica/euskadi-siempre-dicen-no-momento-45-anos-crimen-impune-perez-elexpe.html
  4. Ibidem.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):"Siempre dicen que no es el momento", Público egunkariaren erreportaia, 2020/01/20.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q124329258
  • Wd Datuak: Q124329258