Maki Kaji

Maki Kaji

Bizitza
JaiotzaSapporo, 1951ko urriaren 8a
Herrialdea Japonia
HeriotzaMitaka, 2021eko abuztuaren 10a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: behazun-hodiko minbizia
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta ekintzailea

Maki Kaji (japonieraz: 鍜治 真起, Kaji Maki?, Sapporo, 1951ko urriaren 8a – Mitaka, 2021eko abuztuaren 10a) japoniar enpresaburua izan zen, Japoniako Nikoli puzzle-enpresaren lehendakaria. Sudokuaren aita pontekotzat ezaguna zen jokoa ezagutarazteagatik.

Hokkaidon jaio zen 1951n. Keio Unibertsitatean literatura ikasten hasi zen, baina lehen urtean ikasketak utzi zituen. Hainbat lanetan aritu ondoren, argitaratze-enpresa bat zabaldu zuen.

1980ean Nikoli izeneko hiru hilez behingo puzzle-aldizkaria argitaratu zuen. Sudoku zenbaki-jokoa aldizkariaren hasierako aleetan agertu zen. Jokoa Britainia Handira eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu zenean, oso ezaguna bihurtu zen.

Beste hainbeste puzzle-joko asmatu edo ezagutarazi zituen, hala nola, Masyu.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11650769
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 171680209
  • NDL: 00619455
  • Wd Datuak: Q11650769