Maite Ibarra Goti

Maite Ibarra Goti

Arrigorriagako alkate

Bizitza
JaiotzaArrigorriaga, 1967ko azaroaren 15a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Facebook: MaiteIbarraArrigorriaga Edit the value on Wikidata

Maite Ibarra Goti (Arrigorriaga, Bizkaia, 1979) irakaslea eta politikaria da.

2023ko ekainaren 17an Arrigorriagako alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta NOA eta Arrigorriaga Gararen babesarekin.[1]

Biografia

Maite Ibarra Goti Arrigorriagako eskolako irakaslea da ogibidez.

Politikari ibilbidea

2019ko udal hauteskundeetarako EH Bildu Arrigorriagako zerrendaburua izan zen lehen aldiz. Bere profil profesionalaz harago, herriko bizitza sozial eta kulturalean duen parte-hartzea, herritarrekiko hurbiltasuna, eta taldean aritzeko gaitasuna nabarmentzen dituzten bere ingurukoek.[2]

2022 urriaren 4an jakitera eman zen, Maite Ibarra, Arrigorriagako alkatea, bigarren aldiz aurkeztu zela herriko EH Bilduren primarietara. Ibarrak 2019an hartu zuen kargua, eta 2023ko hauteskundeetan bera izan zen alderdiaren alkatetzarako lehen aukera. Hautagaiak “lehen eguneko ilusio eta lanerako gogo bera” zuela adierazi zuen, eta hurrengo legegintzaldian aurreko lau urte egindako lanarekin jarraitzeko prest agertu zen.[3]

Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea makilarekin, 2023.06.17

2023ko ekainaren 17an Euskal Herria Bilduko Maite Ibarrak alkate makila jaso zuen, NOArekin eta Arrigorriaga Gararekin gobernatzeko. Koalizio ezkertiarrak 7 zinegotzi lortu zituen (2.357 botorekin) eta EAJk, berriz, 6 (1.871 botorekin). Gehiengoa lortzeko 9 zinegotzi behar zirela-eta, EH Bilduk zinegotzi bana zituzten bi taldeekin batu zituen indarrak eta ondorengo adierazpena egin zuten:

Talde indartsu, anitz eta kohesionatua izango da, Arrigorriagak datozen urteetarako dituen erronka handiei erantzungo diena.[4]

Erreferentziak

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  2. «Arrigorriaga» Arrigorriaga 2019-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  3. Etxebarria, Iraitz Madariaga. (2022-10-04). «Maite Ibarra izango da Arrigorriagako EH Bilduren alkatetzarako hautagaia» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  4. Larrabeiti, Jon Goikouria. (2023-06-17). «Maite Ibarrak (EH Bildu) badauka alkate makila, NOArekin eta Arrigorriaga Gararekin gobernatzeko» Geuria (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).

Kanpo estekak

  • Elkarrizketa: Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea YouTube, 2023.03.21
  • Maite Ibarra: Emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan. Bideoa Geuria, 2023.05.28
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q120442278
  • Wd Datuak: Q120442278