Luis I.a Borboi-Condékoa

Luis I.a Borboi-Condékoa

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaVendôme, 1530eko maiatzaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaJarnac, 1569ko martxoaren 13a (38 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: guduan hila
HiltzaileaJoseph-François de Montesquiou (en) Itzuli
Familia
AitaCharles, Duke of Vendôme
AmaFrançoise d'Alençon
Ezkontidea(k)Eléanore de Roye (en) Itzuli  (1551 (egutegi gregorianoa) -
Francoise d'Orléans-Longueville (en) Itzuli  (1565eko azaroaren 8a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Isabelle de Limeuil (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
  • Jean, Count of Soissons and Enghien (en) Itzuli
    Antonio I.a Nafarroakoa
    Karlos I.a Borboikoa
    Francis, Count of Enghien (en) Itzuli
    Marguerite de Vendôme (en) Itzuli
    Mary of Bourbon (en) Itzuli
    Éléonore de Bourbon (en) Itzuli
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduajeneral

Find a Grave: 110539409 Edit the value on Wikidata

Luis I.a Borboikoa (Vendôme, 1530eko maiatzak 7Jarnac, 1569ko martxoak 13), Condéko printzea, Borboi etxeko odolezko printzea izan zen, Frantziako lehenbiziko hiru erlijio gerretako buruzagi higanot garrantzitsuena, eta Borboi-Condé etxearen sortzailea.

Bizitza

Vendômeko dukea Karlos Borboikoaren bosgarren semea zen, eta Antonio Borboikoaren, Nafarroako erregina Joana III.a Albretekoaren senarraren, anaia.

Gerora, bere iloba Henrike IV.a Frantziakoa bihurtuko zen, Antonio Borboikoaren eta Joana III.a Albretekoaren semea, alegia.

Frantziako armadako jeneral zelarik, Luis Borboikoak Espainiaren aurka borrokatu zuen Metzeko (1552) eta San Quintingo (1557) guduetan. Protestante bihurtu ondoren, Amboiseko konjurazioan sartua egon zen, 1560an. Borboi etxeak eta buruzagi higanotek amaraundutako konspirazio honen helburua Frantzisko II.a Frantziakoa errege gaztea bahitzea zen, katoliko sutsuak eta erregeordetzaren jabe ziren Guisetarrei boterea kentzeko. Planak huts egin zuen eta higanoten aurkako sarraski bat izan zuen ondorio.

Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buru izan zen eta 1562an Dreuxen harrapatua izan zen. Frantzisko Guisakoa Orleansen erahila izan ondoren, Katalina Medici erreginak bakea lortu nahi izan zuen. Luis Condékoak eta Anne Montmorencykoak izan zuten negoziazioen ardura. 1563ko martxoan erreginak Amboiseko bakea sinatu zuen, halako tolerantzia erlijiosoa ekarri zuena[1]. Baina tolerantzia honek ez zuen askorik iraun eta 1567an hautsi zen. Luis Borboikoa, Jarnaceko guduan erahila izan zen, 1569an.

Ezkontzak eta seme-alabak

Erreferentziak

  1. La première guerre de religion et le Tour de France (1562 à 1566).Histoire-fr.com

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis I.a Borboi-Condékoa Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Louis de Bourbon 1.Prince de Condé Genealogics.org webgunean


Aurrekoa
Titulu sortu berria
Condéko printzea
1546-1569
Ondorengoa
Henrike I.a Borboi-Condékoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q316913
  • Commonscat Multimedia: Louis, Prince of Condé (1530–1569) / Q316913

  • Wd Datuak: Q316913
  • Commonscat Multimedia: Louis, Prince of Condé (1530–1569) / Q316913