Loizaga dorrea

Loizaga dorrea
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldames
Arkitektura
Deskribapena
Webguneahttp://www.torreloizaga.com

Loizaga dorrea Galdamesko Concejuelo auzoan dagoen dorretxea da, egun ibilgailu zahar eta klasikoen museoa dena[1]. Santiago baseliza alboan du.

Dorrea

Dorretxea ustez XIII. mendean egindako gotorleku hobiduna da, ganboatarrena izan zena. Hala ere, eraikina 1985ean berreraikita dago.

Goiko aldea almenaduna da, eta harresi hirukoitza, hobia zein zubi altxagarria dauzka inguruan. Oraindik ere, bere horretan daude erdi-puntuko arkua eta aurreko aldeko armarri bihotza[2].

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa

Museoan dagoen Rolls-Royce Silver Ghost Apline Eagle, 1914koa.

Ibilgailu zahar eta klasikoen museoak Hispano-Suiza, Ford, Ferrari, Jaguar, Lamborghini, Mercedes edo Cadillac enpresen modeloak ditu. Hala eta guztiz ere, bertoko bilduma bikainena Rolls-Royce markako ibilgailuen munduko sortarik osatuena da. 1998. urtean BMW enpresak Rolls-Royce erosi zuen arte, enpresak eginiko modelo guztiak ditu eta[3].

Erreferentziak

  1. Enkartur. Automobil Zahar eta Klasikoen. .
  2. Galdamesko Udala. Loizaga Dorrea. .
  3. Bizkaiko Foru Aldundia. Loizaga Dorrea. Ibilgailu zahar eta klasikoen museoa. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5049935
  • Commonscat Multimedia: Castillo Concejuelo / Q5049935

  • Wd Datuak: Q5049935
  • Commonscat Multimedia: Castillo Concejuelo / Q5049935