Leioa

Leioa
 Bizkaia, Euskal Herria
Leioako udaletxea.

Leioako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Leioa
AlkateaIban Rodríguez Etxebarria (EAJ)
Posta kodea48940
INE kodea48054
Herritarraleioar, leioaztar
Kokapena
Koordenatuak43°19′44″N 2°59′05″W / 43.328888888889°N 2.9847222222222°W / 43.328888888889; -2.9847222222222
Map
Azalera8,6 km²
Garaiera50 metro
Distantzia10 km Bilbora
Demografia
Biztanleria32.491 (2023)
319 (2022)
alt_left 16.297 (%50,2) (%47,7) 15.498 alt_right
Dentsitatea3.561,16 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,04
Zahartze tasa[1]% 19,32
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,88
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,8 (2011)
Genero desoreka[1]% 10,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,44 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,83 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 12.3 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1526ko urriak 31. urtea
Webguneahttp://www.leioa.net

Leioa Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. 1526an sortua, Leioa ezaguna da bertan daudelako Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza. Udalerriak 8,6 km2 ditu, eta 2016. urtean 30.793 biztanle zituen.

Izena

Udalak 1979an Leioa izena udalerriaren izen bakar eta ofizialtzat onartu zuen -ordu arte "Lejona" zen-, Euskal Autonomia Erkidegoan beste hainbat udalerrik egin zuten bezalaxe. "Leioa" eta "Lejona" izen bera izanda, izen horren bilakaera bikoitza ofiziala izateak alferrikako bikoizketa eta nahasmena ekar zezakeela ikusita, Udalak, nazioarteko usadioei jarraituz, leku bat izen bat, izen bakarra hautatu zuen, eta jatorrizko hizkuntzari, euskarari alegia, eman zion lehentasuna.

Toponimoaren jatorrizko forma osoa, *Leiona izango zen eta handik sortu zen gaztelaniaz erabili izan den Lejona, hastapenetan Lexona idatzita, eta euskarazko Leioa, Lujua eta Loiu izenekin gertatu bezala.

Era berean, gogoratu beharra dugu euskararen ibilbide diakronikoan eta fonetika historikoan normala izan dela lenis deituriko bokal arteko -n- sudurkariaren galera, berezko joera naturala da eta hainbat latinezko maileguetan nahi leku-izenetan topatzen dugu: katea (catena), bolua (molinum); Buia (Bujana), Galdakao (Galdácano), Lemoa (Lemona), Lemoiz (Lemóniz) eta Sopela (Sopelana).

Jakina, euskarak izan duen bazterketa administrazioan eta idatziz erabilia ez izateak euskarazko forma horren dokumentaziorik eza edo dokumentazio urria ekarri du. Hala ere, Leioaren kasuan toponimia historikoaren ikerketak agerian utzi du bertako herritarrek euskarazko forma erabili ohi zutela, eta horrela erakusten dute Leioako Udal Agiritegian 1865ean eta 1899an toponimia txikian topatutako forma hauek: Leyoa solo eta Leyoasolo.

Etimologiari dagokionez, Juan Ramón Iturrizaren arabera, «Leioa» leiho ona esaerari legokioke; hala ere, dokumentazioak argi erakusten du etimologia horrek ez daukala oinarririk. Antonio Truebaren iritziz, ostera, elexa ona herriaren izenaren sorburua izango litzateke. Julio Caro Barojaren ustez, izen honetan ezagutzen ez den pertsona-izena eta Lemoa eta Sopela izenetan dugun -ana atzizkia daude. Horrelako izenak Erromatar Garai berantiarrean eta Goi Erdi Aroan etxalde edo fundus izendatzean sortu ziren.[4]

Geografia

Herriaren erliebea nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude. Kurkudi (126 m), Bolunburu eta Ikea (mendi) dira udaleko tokirik altuenak[5].

Mugakideak

Mendebaldean Erandiorekin egiten du muga, ekialdean Getxorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Ibaizabal mugaren beste aldean, mugakide Sestao du. Portugalete dago Getxoren aurrean Ibaizabalen beste aldean, eta eztabaidatu egiten da ea egoera horretan Portugalete mugakide ote den.

Batzuek uste dute Berango mugakidea dela, baina metro gutxigatik bada ere, ez da[6].

Erandio Getxo Getxo
Erandio Getxo
Mendebaldea
  Leioa  
Ekialdea
Erandio Sestao Sestao

Auzoak

Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre etorbideak zeharkatzen du, Bizkaian trafikorik handiena duten errepideetako bat. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Leioako beste irudimenezko ardatz bat Ibaizabal ibaitik hurbil dagoen Metro Bilbaoko geltokitik Leioako Campusera igotzen den bidea litzateke. Bide hori tranbia batek egitea proiektaturik dago.

Sakabanaturiko beste hainbat auzo daude, ofizialak hauexek:[7]

Leioako auzo izan ziren[7] Arara, Aretxabaleta, Arostegi eta Ubeda; azken hori, gaur egun Sarriena deitua.

Auzo ofizialak ez direnak baina herrian auzotzat hartzen diren leku-izenak: Begoñako Andra Maria auzunea, Estartetxe, Gaztelueta, Iturribide auzunea, Kandelazubieta, Landabarri, Larrakoetxea auzunea, Las Vegas, Mardoena, Negurigana, Sakoneta, Torresolo, Zarrageta...

Historia

1526ko urriaren 31n Leioa Erandiotik banantzeko epaia eman zen,[8] hamarrenak kobratzearen gaineko auzi luze baten ostean: batetik, Erandioko Santa Mariako nagusi Juan Alonso de Mujika, Butroeko jauna, eta hango kabildoko onuradunak, eta, bestetik, Leioako eta Leioagoitiako auzotar eta biztanleak.

Leioaztarrak kosta ahala kosta ahalegindu ziren bertako eta hurbileko parrokia lortzen, antza denez honako arrazoi hauengatik: Leioako biztanleria nabarmen hazi zen (XV. mendearen erdialdetik XVI. mendearen erdialdera Bizkaian gertatu zen susperraldi eta demografiaren hazkundearekin bat), biztanleak alde garaietatik haranetara jaitsi ziren hango lur emankorrak landu eta ibaiko errota-jarduera hasi berrian aritzeko, eta mezatara entzuten Erandioraino joan behar izatea saihesteko. Dena dela, erandiotarrek ez zuten etsi egin, eta hainbat baldintza ezarri zizkieten leioaztarrei, besteak beste, Leioako biztanleak Erandion lurperatzea eta erlijio-jaiegun jakin batzuetan, meza entzuten hara joatea. Denboraren poderioz, betebehar hori, erlijio-mendekotasunaren ezaugarri, galduz joan zen.

Gainera, herriko parrokia izan zuten unetik bertatik, elizate lokabe gisa antolatu ziren, eta Diego de Aretxabaleta hautatu zuten errejidore fidel (gaur egungo alkatea). Diego de Aretxabaleta Bizkaiko Batzar Nagusietarako ahalduna ere izan zen. Harrezkero, Leioak 36. jarlekua (eta 46.a gero) eskuratu zuen batzarretan. Eta hori guztia ez zen indarrez lortu, negoziatuz baino. Erakundearen burujabetza sendotu eta Leioak sarritan eduki ezituen auziak ondoko elizateekin, baina Leioa Getxo eta Erandioren aurrean lurralde osoari eusten tematu zen. Haiek Artatzako hareatzak eta Santi Mamiko alde batzuk, hurrenez hurren, eskuratu gura baitzituzten.[9]

Ekonomia

Herriko ekonomia sektore nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairugintza, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.

Demografia

Leioak 30793 biztanle zituen 2016. urtean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, herriaren hazkunde nagusia ez zen gertatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan; izan ere, aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilboko eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, etxebizitzak merkeago zituelako batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.

Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.

Biztanleriaren bilakaera

Leioako biztanleria

Politika

Udal hauteskundeak

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Leioako alkatea EAJko Maria Carmen Urbieta da.

Leioako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 21
5.202 (% 36,97)
9 / 21
6.520 (% 41,53)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.280 (% 16,20)
4 / 21
2.887 (% 18,39)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 21
1.862 (% 13,23)
4 / 21
2.692 (% 17,15)
Esnatu Leioa Despierta -> Ahal Dugu
4 / 21
2.356 (% 16,74)
3 / 21
2.246 (% 14,31)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 21
1.377 (% 9,79)
1 / 21
1.169 (% 7,45)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Azpiegiturak

Garraioa

BI-637 errepideak, La Avanzada / Iparragirre etorbideak, Leioa erditik zeharkatzen du, metro askotan lur azpitik.

Leioa, Getxo eta Bilbo populatuen erdian, egunero milaka autoren pasabide bihurtu da. Autoen ardatz nagusiak Ibaizabal ibaiaren paraleloak dira, eta horietan, ardatz nagusia BI-637 errepidea da, hau da, La Avanzada / Iparragirre etorbidea. EHUko Leioa-Erandio Campusetik doan errepidetik eta Ibaizabal ondotik ere auto asko igarotzen dira egunero, baina BI-637 hori Euskal Herriko errepideetan trafikorik handiena duena izan da denbora luzean. Beste ardatz bat metro geltokitik EHUko Leioa-Erandio Campusera doana da.

Bere garaian Leioan tranbia zerbitzu bat jartzeko asmoa egon zen, aretoak eraiki ziren trenak gordetzeko eta guzti, baina azkenean, Lejoan izeneko autobus txikietako zerbitzu xumeago bat ezarri zen, Bizkaibus zerbitzuaren osagarri.

Metroa

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Leioa zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A0654  BALMASEDA - Gurutzeta - EHU
  • i
  • e
  • a
 A0654  BALMASEDA → Gurutzeta → EHU
BALMASEDA
Campo de las Monjas • Avda. Encartaciones • La Penilla
ZALLA
Gallardi • Lusa • Aranguren  
GÜEÑES
Euskadi Plaza • Lambarri  • Sodupe geltokia  • La Cuadra  • Zaramillo  
ALONSOTEGI
Lasao
BARAKALDO
La Paz 14 anbulatorioa
LEIOA
EHU Laboa Plaza
  • i
  • e
  • a
 A0654  EHU → Gurutzeta → BALMASEDA
LEIOA
EHU Laboa Plaza
BARAKALDO
La Paz 14 anbulatorioa
ALONSOTEGI
Lasao
GÜEÑES
Zaramillo  • La Cuadra  • Sodupe geltokia  • Lambarri  • Euskadi Plaza
ZALLA
Aranguren  • Gallardi • Lusa
BALMASEDA
La Penilla • Avda. Encartaciones • Campo de las Monjas
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2151  Areeta - LARRABETZU
  • i
  • e
  • a
 A2151  Areeta → LARRABETZU
GETXO
Bizkaia Zubia • Zugazarte 2 Marítimo • Zugazarte 38 Reparadoras • Zugazarte 54 Triángulo • La Avanzada 28 Antiguo Golf
LEIOA
Artatza Suhiltzaileak • Ondiz • Elexalde Sakoneta • Donibane Kontserbatorioa • Santimami Eroski
ERANDIO
La Avanzada Ertzaintza • Erandiogoikoa • Asua La Avanzada 9
SONDIKA
Asua Plaza Sangroniz  • San Juan • Basozabal • Berreteaga
LOIU
Larrondo Elotxelerri • Larrabarri Olarra • Elotxelerri Nafrisa
DERIO
Hilerria • Udaletxea  • Asteintza Apaiztegia
ZAMUDIO
Lekunbiz • Domartiena • Arteaga  • Larragoiti • Teknologia-Parkea Arteaga • Teknologia-Parkea Innobasque • Teknologia-Parkea Edificio Barco • Teknologia-Parkea Arteaga
LEZAMA
Kurutzea  • Uzabal Athletic • Elexalde • Iberre • Txakoli Loroño
LARRABETZU
Berresonaga Mirasol • Kizkibil Vista Alegre • Larrabetzu
  • i
  • e
  • a
 A2151  LARRABETZU → Areeta
LARRABETZU
Larrabetzu • Kizkibil Vista Alegre • Berresonaga Mirasol
LEZAMA
Txakoli Loroño • Iberre • Elexalde • Uzabal AthleticKurutzea  
ZAMUDIO
Teknologia-Parkea Arteaga • Teknologia-Parkea Innobasque • Teknologia-Parkea Edificio Barco • Teknologia-Parkea Arteaga • Larragoiti • Arteaga  • Domartiena • Lekunbiz
DERIO
Asteintza ApaiztegiaUdaletxea  • Hilerria
LOIU
Elotxelerri Nafrisa • Larrabarri Olarra • Larrondo Elotxelerri
SONDIKA
Berreteaga • Basozabal • San Juan • Asua Plaza Sangroniz  
ERANDIO
Asua La Avanzada 12 • Erandiogoikoa • La Avanzada Ertzaintza
LEIOA
Santimami Eroski • Donibane Kontserbatorioa • Elexalde Auzo Etxea • Ondiz • Artatza Suhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11 Antiguo Golf • Zugazarte Triángulo • Zugazarte 35 Reparadoras • Areeta 9 elizaBizkaia Zubia
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2161  Bizkaia Zubia - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2161  Bizkaia Zubia → EHU
GETXO
Bizkaia Zubia • Santa Ana 2 • Santa Ana Plaza • Eduardo Coste • Amaia 22
LEIOA
Amaia Anbulatorioa • Lamiako Metro  • Langileria Txopoeta • Iturriondo Metro Leioa  • Udondo • Luis Bilbao Libano • Elexalde Auzo Etxea • Ondiz • Artatzagane Farmazia • Aldekoena • Sarriena Irlandesas • J.M. Barandiaran institutua • EHU Laboa Plaza
  • i
  • e
  • a
 A2161  EHU → Bizkaia Zubia
LEIOA
EHU Laboa Plaza • J.M. Barandiaran institutua • Sarriena Irlandesas • Aldekoena • Artatzagane Farmazia • Ondiz • Elexalde Sakoneta • Luis Bilbao Libano • Iturriondo Metro Leioa  • Langileria Txopoeta • Lamiako Metro  
GETXO
Amaia 29 Anbulatorioa
LEIOA
Santa Ana
GETXO
Eduardo Coste • Bizkaia Zubia
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2162  Andramari - EHU (Algortatik)
  • i
  • e
  • a
 A2162  Andramari → EHU (Algortatik)
GETXO
Avda. del Angel 34 La Venta • Maidagan parkea • Bidezabal Venancios • Algortako etorbidea 59 • Algortako etorbidea 47 kasinoa • Algortako etorbidea 31 San Ignacio • Algortako etorbidea 17 Txomintxu • Algortako etorbidea 13 Regoyos • La Avanzada 28 Antiguo Golf
LEIOA
Artatza Suhiltzaileak • Ondiz • Elexalde Sakoneta • Elexalde Auzo Etxea • Sarriena Irlandesas • J.M. Barandiaran institutua • EHU Ikasgelategiak
  • i
  • e
  • a
 A2162  EHU → Andramari (Algortatik)
LEIOA
EHU Ikasgelategiak • J.M. Barandiaran institutua • Sarriena Irlandesas • Elexalde Udaletxea • Ondiz • Artatza Suhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11 Antiguo Golf • Algortako etorbidea 12 Regoyos • Algortako etorbidea 16 Txomintxu • Algortako etorbidea 32 San Ignacio • Algortako etorbidea 74 kasinoa • Telletxe 2 Geltokia  • Telletxe 40 • Avda. del Angel 18 • Avda. del Angel 34 La Venta
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2163  ERANDIO - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2163  ERANDIO → EHU
ERANDIO
Legazpi  • Jose Luis Goioaga Axpeko Dartsena • Etxegorri Metro  • Mezo 24 Farmazia • Mezo 32 Juanena • Mezo 48 Saliturri • Mezo 68-70 Bistalai
LEIOA
Santimami Eroski • Donibane kontserbatorioa • Elexalde Auzo Etxea • Sarriena Irlandesas • J.M. Barandiaran institutua • EHU Ikasgelategiak
  • i
  • e
  • a
 A2163  EHU → ERANDIO
LEIOA
EHU Ikasgelategiak • J.M. Barandiaran institutua • Sarriena Irlandesas • Elexalde Udaletxea • Elexalde Sakoneta • Donibane kontserbatorioa • Santimami Eroski
ERANDIO
Mezo 77-79 Bistalai • Mezo 63 Saliturri • Mezo 35 Juanena • Iturribengoa • Etxegorri Metro  • Jose Luis Goioaga Axpeko DartsenaLegazpi  
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2164  Andramari - EHU (Faduratik)
  • i
  • e
  • a
 A2164  Andramari → EHU (Faduratik)
GETXO
Avda. del Angel 34 La Venta • Avda. del Angel 23 • Bidezabal Metro  • Bidezabal Venancios • Ollaretxe 33 El Redentor • Los Chopos 93 Getxo I • Los Chopos 51 Fadura • Los Chopos 45 • Los Chopos 35 • Los Chopos 11 Ardillas • La Avanzada 28 Antiguo Golf
LEIOA
Artatza Suhiltzaileak • Ondiz • Elexalde Sakoneta • Elexalde Auzo Etxea • Sarriena Irlandesas • J.M. Barandiaran institutua • EHU Ikasgelategiak
  • i
  • e
  • a
 A2164  EHU → Andramari (Faduratik)
LEIOA
EHU Ikasgelategiak • J.M. Barandiaran institutua • Sarriena Irlandesas • Elexalde Udaletxea • Ondiz • Artatza Suhiltzaileak
GETXO
La Avanzada 11 Antiguo Golf • Los Chopos 22 • Los Chopos 40 • Los Chopos 46 Fadura • Ollaretxe 8 Getxo I • Ollaretxe 10 El Redentor • Maidagan parkea • Avda. del Angel 47 La Venta
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2166  URIBE KOSTA - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2166  URIBE KOSTA → EHU
GORLIZ
Portua • Inguru Bidea • Gandia
URDULIZ
Elortza • Aita Gotzon Metro Urduliz  
SOPELA
Sertutxa • Urgitxieta  
BERANGO
LEIOA
J.M. Barandiaran institutua • EHU Ikasgelategiak
  • i
  • e
  • a
 A2166  EHU → URIBE KOSTA
LEIOA
EHU Ikasgelategiak • J.M. Barandiaran institutua
BERANGO
SOPELA
Urgitxieta  • Sertutxa
URDULIZ
Aita Gotzon Metro Urduliz  • Elortza
GORLIZ
Gandia • Itsasbide Caja Laboral
PLENTZIA
Portua
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2312  Zabalburu - EHU (Juan de Garaytik)
  • i
  • e
  • a
 A2312  Zabalburu → EHU
BILBO
Zabalburu Juan de Garay  • Juan de Garay Torre Urizar
LEIOA
EHU Laboa Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2312  EHU → Zabalburu
LEIOA
EHU Laboa Plaza
BILBO
Juan de Garay Torre Urizar • Zabalburu Juan de Garay  
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2314  BILBO - Erandiogoikoa - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2314  BILBO → Erandiogoikoa → EHU
BILBO
Abando Geltokia      • San José Plaza Elcano 5 • Deustuko Unibertsitatea Lehendakari Aguirre 6 • San Pedro Plaza • Bidarte Lehendakari Aguirre 42  • Sarrikoko Biribilgunea • Sarriko Lehendakari Aguirre 88  • San Ignacio Lehendakari Aguirre 140 • San Ignacio Lehendakari Aguirre 154 • Plaza Levante Lehendakari Aguirre 172  • Lutxana Ribera de Elorrieta
ERANDIO
Lutxana  • Ibañez Betolaza • Plaiabarri • Saratseta • Lukileze • Sakoni • Erandiondo • Asua La Avanzada 12 • Erandiogoikoa • La Avanzada Ertzaintza
LEIOA
EHU Laboa Plaza
Zerbitzu hauek jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2314  EHU → Erandiogoikoa → BILBO
LEIOA
EHU Laboa Plaza
ERANDIO
La Avanzada Ertzaintza • Erandiogoikoa • Asua Makro • Erandiondo • Sakoni • Lukileze • Saratseta • Plaiabarri • Ibañez Betolaza • Lutxana  
BILBO
Lutxana Ribera de Elorrieta • Ribera de Elorrieta • San Ignacio Lehendakari Aguirre 161  • San Ignacio Lehendakari Aguirre 147 • San Ignacio Lehendakari Aguirre 131 • Sarriko Lehendakari Aguirre 83  • Bidarte Lehendakari Aguirre 33  • San Pedro Plaza • Museo Plaza • Gran Vía 45 Sota • Elcano 16 • Abando Geltokia      
Zerbitzu hauek jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2315  SANTURTZI - PORTUGALETE - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2315  SANTURTZI → PORTUGALETE → EHU
SANTURTZI
Cabieces  • Anbulatorioa • Parkea Arkupeak • San Juan de Dios Ospitalea
PORTUGALETE
Abaro 11 • Carlos VII 4 • Carlos VII 18  • Miguel de Unamuno Beilatokia • Errepelega
SESTAO
Hilerria • Las Llanas • Vía Galindo 12 INEM
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2315  EHU → PORTUGALETE → SANTURTZI
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
SESTAO
Vía Galindo 13 INEM • Las Llanas • Hilerria
PORTUGALETE
Errepelega • Ramón y Cajal gasolindegia • Carlos VII Los Angeles Kafetegia  • Carlos VII 3 • Abaro 10 • San Juan de Dios Ospitalea
SANTURTZI
Parkea Siglo XVIII  • Gernika Parkea  • Anbulatorioa • Cabieces  
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2316  SESTAO - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2316  SESTAO → EHU
SESTAO
El Kasko Plaza Las Llanas  • Kueto Vicente Blasco Ibañez • Galtzara Nagusia 64 Zahar-Egoitza • Urbinaga La Naval
BARAKALDO
Erreketa • Landeta goikoa
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2316  EHU → SESTAO
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
SESTAO
Urbinaga La Naval • Galtzara Nagusia 55 Zahar-Egoitza • Kueto Gran Vía • El Kasko Plaza Las Llanas  
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2318  Termibus - EHU (Autobidetik)
  • i
  • e
  • a
 A2318  Termibus → EHU
BILBO
Termibus Zunzunegi    
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2318  EHU → Termibus
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
BILBO
Termibus Zunzunegi    
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2321  Santutxu - EHU (Autobidetik)
  • i
  • e
  • a
 A2321  Santutxu → EHU (Autobidetik)
BILBO
Enrique Ibarreta Santutxu • Jesús Galindez Adoratrices • Jesús Galindez Colegio Alemán  • Zumalakarregi Makua Plaza • Zumalakarregi 121 Begoña • Maurice Ravel 2 • Maurice Ravel 20 • Maurice Ravel begiratokia
LEIOA
EHU Biblioteka
Zerbitzu hauek ostiral, larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2321  EHU → Santutxu (Autobidetik)
LEIOA
EHU Biblioteka
BILBO
Maurice Ravel begiratokia • Maurice Ravel Telefónica • Zumalakarregi 30 Etxebarria Parkea • Enrique Ibarreta Santutxu
Zerbitzu hauek ostiral, larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2322  BILBO - ERANDIO - Astrabudua - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2322  BILBO → ERANDIO → Astrabudua → EHU
BILBO
San Jose Plaza Elcano 5 • Museo Plaza • San Pedro Plaza • Ibarrekolanda
ERANDIO
Enekuri Gasolindegia • Enekuri • Faoeta • Asua La Avanzada 12 • Erandiogoikoa • Altzaga-Erandiogoikoa Elexalde • Altzaga-Erandiogoikoa Uribarri • Altzaga-Erandiogoikoa Beitibekoa • Altzaga-Erandiogoikoa Artetxe • Altzaga-Erandiogoikoa Arriaga • Altzaga-Erandiogoikoa Basabe • Altzaga-Erandiogoikoa • Altzaga Ikastola • Obieta 33 • Legazpi  • Jose Luis Goioaga Axpeko dartsena • Axpe erribera • Etxegorri Metro  • Mezo 24 Farmazia • Mezo 36 Elexazpi • Mezo 48 Saliturri • Mezo 68-70 Bistalai • Magdalenabidea Zubietakoerrota • Magdalenabidea Zabalbidea • Magdalenabidea Ibarra • Magdalenabidea Ikatza • Magdalenabidea Magdalena • Magdalenabidea Errekurtze • Libao Arostegi
LEIOA
EHU Ikasgelategiak
  • i
  • e
  • a
 A2322  EHU → Astrabudua → ERANDIO → BILBO
LEIOA
EHU Ikasgelategiak
ERANDIO
Libao Arostegi • Magdalenabidea Errekurtze • Magdalenabidea Magdalena • Magdalenabidea Ikatza • Magdalenabidea Ibarra • Magdalenabidea Zabalbidea • Magdalenabidea Zubietakoerrota • Mezo 77-79 Bistalai • Mezo 63 Saliturri • Mezo 41 Elexazpi • Mezo 35 Juanena • Iturribengoa • Etxegorri Metro  • Jose Luis Goioaga Axpeko DartsenaLegazpi  • Gernika etorbidea Telefónica • Altzaga Ikastola • Altzaga-Erandiogoikoa Basabe • Altzaga-Erandiogoikoa Arriaga • Altzaga-Erandiogoikoa Artetxe • Altzaga-Erandiogoikoa Beitibekoa • Altzaga-Erandiogoikoa Uribarri • Altzaga-Erandiogoikoa Elexalde • Erandiogoikoa • Asua Inbisa • Faoeta • Enekuri
BILBO
Ibarrekolanda • San Pedro Plaza • Museo Plaza • Gran Vía 45 Sota • San Jose Plaza Elcano 5
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2324  BILBO - EHU (Enekuritik)
  • i
  • e
  • a
 A2324  BILBO → EHU (Enekuritik)
BILBO
Abando Geltokia      • Campo Volantín 1 udaletxea • Campo Volantín La Salve • Deustuko Unibertsitatea Lehendakari Aguirre 6
LEIOA
EHU Laboa Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2324  EHU → BILBO (Enekuritik)
LEIOA
EHU Laboa Plaza
BILBO
San Pedro Plaza • Museo Plaza • Gran Vía 45 Sota • Elcano 16 • Abando Geltokia      
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2326  BARAKALDO - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2326  BARAKALDO → EHU
BARAKALDO
Balejo Gurutzeta/Cruces  • Argenta • Lutxana eliza • Landeta goikoa
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2326  EHU → BARAKALDO
LEIOA
EHU Oteiza Plaza
BARAKALDO
Landeta bekoa • Lutxana eliza • Balejo Gurutzeta/Cruces  
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2336  MUSKIZ - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2336  MUSKIZ → EHU
MUSKIZ
San Juan • Las Acacias • Autonomía • El Crucero
ABANTO ZIERBENA
Las Carreras Ambrosio de los Heros 39 • Udaletxea • Institutua
ORTUELLA
Udaletxea • El Minero anbulatorioa • Etxaba • Urioste
TRAPAGARAN
Primero de Mayo udaletxea • Primero de Mayo 32 • Ugarte
LEIOA
EHU Biblioteka
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2336  EHU → MUSKIZ
LEIOA
EHU Biblioteka
TRAPAGARAN
Ugarte • Primero de Mayo 53 • Primero de Mayo udaletxea
ORTUELLA
Urioste • Etxaba • El Minero anbulatorioa • Udaletxea
ABANTO ZIERBENA
Institutua • Udaletxea • Las Carreras Ambrosio de los Heros 42
MUSKIZ
El Crucero • Autonomía • Las Acacias • San Juan
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 Bizkaibus A2610  GALDAKAO - EHU
  • i
  • e
  • a
 A2610  GALDAKAO → EHU
GALDAKAO
Zabalgane • Udaletxea • Juan Bautista Uriarte 37 Zamakoa • Juan Bautista Uriarte 7 Plazakoetxe • Ibaizabal • Bengoetxe • Olabarieta Poblado Firestone • Aperribai
BASAURI
Urbi 47 • Agirre Lehendakaria 73 Ariz Dorretxea • Agirre Lehendakaria San José Ikastetxea   • Kareaga Goikoa 111 Udaletxea   • Kareaga Goikoa 79 Burritos • Kareaga Goikoa 11 El Calero
ETXEBARRI
Zubialdea El Boquete
BILBO
Santa Ana Galdategia  • Ibarsusi • Zumalakarregi Makua Plaza • Zumalakarregi 121 Begoña • Maurice Ravel Panera • Maurice Ravel Telefónica • Maurice Ravel Begiratokia
LEIOA
EHU Biblioteka
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.
  • i
  • e
  • a
 A2610  EHU → GALDAKAO
LEIOA
EHU Biblioteka
BILBO
Maurice Ravel Begiratokia • Maurice Ravel Telefónica • Zumalakarregi Etxebarria Parkea • Zumalakarregi 56 Santutxu • Ibarsusi • Santa Ana Galdategia  
BASAURI
Zubialdea El Boquete • Kareaga Goikoa 12 El Calero • Kareaga Goikoa 26 Burritos • Kareaga Goikoa 52 Udaletxea   • Nagusia Begiratokia • Agirre Lehendakaria 76 Ariz Dorretxea   • Urbi 2
GALDAKAO
Urbi • Olabarieta Poblado Firestone • Bengoetxe • Ibaizabal • Juan Bautista Uriarte 16 Plazakoetxe • Udaletxea • Zabalgane Telefónica
Zerbitzu hauek larunbat eta jaiegunetan ez dabiltza.


Unibertsitatea

Sakontzeko, irakurri: «Leioa-Erandioko campusa»

Udalerrian Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa dago, unibertsitatearen Campus nagusia, alegia. Errektoregoaren Egoitza jasotzeaz gain hurrengo Fakultate eta eskolak biltzen ditu:

Kultura

Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: «Leioako hizkera»
23. Korrika. 2024-03-21, Leioan.

Leioako hizkera ("Leyoáko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera da. Leioako hizkera Uribe Kostako eta Txorierri sartaldeko aldaeren tarteko berbeta da, Getxo eta Berangokoenen antzekoa.[10]

Ondasun nabarmenak

Artatza jauregia

Leioaztar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Mikel Gorrotxategi; Iratxe Lasa; Goizalde Ugarte. (2011). Leioako leku-izenak. Euskaltzaindia eta Leioako Udala, 25-26 or. ISBN 9788495438812..
  5. (Gaztelaniaz) «Leioa, su medio físico y geográfico» Leioa.info (Noiz kontsultatua: 2018-08-05).
  6. «Leioako Udala - Kokapena» www.leioa.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  7. a b Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte: Leioako leku-izenak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2012.
  8. «Leioako historia. Bere jatorria.» (WordPress) Leihoa.info (Noiz kontsultatua: 2018-08-26).
  9. Leioa a través de su historia liburua: 2. kapitulua
  10. Gaminde, Iñaki. (2001). Leioa berbarik berba. Leioako Udala = Ayuntamiento de Leioa ISBN 84-606-3136-2. PMC 432950112. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia
  • Leioako Udalaren webgunea.
  • (Gaztelaniaz) Ana Lopez Asensio. Leioa a través de la Historia. Leioako Udala. 2001. Liburua online irakurri eta deskargatu daiteke.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q530302
  • Commonscat Multimedia: Leioa / Q530302
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Leioa

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 136219521
  • GND: 1215226-2
  • LCCN: n98000177
  • NKC: ge998128
  • Lekuak
  • OSM: 339945
  • INE: 48054
  • Wd Datuak: Q530302
  • Commonscat Multimedia: Leioa / Q530302
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Leioa


Leioako auzoak

Aketxe · Aldekoena · Artatza · Artatzagana · Basaez · Elexalde · Ibaiondo · Lamiako · Lertutxe · Mendibilbarri · Mendibil · Ondiz · Peruri · Pinueta · Santi Mami · Santsoena · Sarriena · Telleria · Txopoeta · Txorierri · Udondo · Zuhatzu

  • i
  • e
  • a
AbadiñoAbantoAjangizAlonsotegiAmorotoArakaldo • Arantzazu • AreatzaArrankudiagaArratzu • Arrieta • ArrigorriagaArteagaArtzentalesAtxondoAulestiBakioBalmasedaBarakaldo • Barrika • BasauriBediaBerangoBermeoBerriatuaBerrizBilboBusturiaDerioDimaDurangoEaElantxobeElorrioErandioEreñoErmuaErrigoitiEtxebarriEtxebarriaForuaFruizGaldakaoGaldamesGamiz-FikaGaraiGatikaGautegiz ArteagaGernika-LumoGetxoGizaburuagaGordexolaGorlizGueñesIbarrangeluIgorreIspasterIurretaIzurtzaJatabeKarrantzaKortezubiLanestosaLarrabetzuLaukiz • Leioa • LekeitioLemoaLemoizLezamaLoiuMallabiaMañariaMarkina-XemeinMeñakaMendataMendexaMorgaMundakaMungiaMunitibarMuruetaMuskizMuxikaNabarnizOndarroaOrozkoOrtuellaOtxandioPlentziaPortugaleteSanturtziSestaoSondikaSopelaSopuertaSukarrietaTrapagaranTurtzioz • Ubide • UgaoUrdulizUrduñaZaldibarZallaZamudioZaratamoZeanuriZeberioZierbenaZiortza-BolibarZornotza