Legaria

Legaria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herrigunea.

Bandera

Legariako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Legaria
AlkateaJosé Javier Etxeberria Martínez
(CIL, indep.)
Posta kodea31281
INE kodea31148
Herritarralegariar
Geografia
Koordenatuak42°38′55″N 2°10′24″W / 42.648611111111°N 2.1733333333333°W / 42.648611111111; -2.1733333333333
Azalera5 km²
Garaiera512 metro
Distantzia63 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria108 (2023:  0)
alt_left 61 (%56,5)(2019) (%46,3) 50 alt_right
Dentsitatea20,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,34
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 7,20 (2018: %2,12)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.legaria.es/


Legaria[3] ([leɣaɾi.a]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 106 biztanle zituen 2014. urtean. Ekonomiaren ardatza nekazaritza eta abeltzaintza dira.

Geografia

Legaria Iruñea hiriburutik 63 kilometro mendebaldera dago. Errepidez hara iristeko, NA-132 errepidea hartu behar da Acedo-Lizarra norabidean, eta Antzineko udalerrira heltzerakoan ezkerrerantz dagoen errepide bati kilometro batez jarraitu behar zaio.

Ingurune naturala eta klima

Udalerriak klima mediterraneo-kontinentala dauka, urteko batezbesteko tenperaturak 8 eta 11 gradu, eta prezipitazioak 600 eta 800mm ingurukoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, nahiz eta altuera zein den 100 egun euritsu baino gehiago izan daitezkeen.

Udalerrian zeuden jatorrizko basoen gehiena gizakiaren eraginaren ondorioz ia erabat galdu da. XX. mendearen hasieran 36 hektarea artadi geratzen baziren ere, XX. mendearen amaieran 10 hektarea baino gutxiago ziren oraindik geratzen zirenak. Gaur egun, ibaiaren ondoko makalez gain, Legariak, Lokizko Sartza parajeko basoetan hainbat eskubide ditu.

Udalerri mugakideak

Legariak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Okorekin ekialdean, Piedramillerarekin mendebaldean, eta Etaiurekin hegoaldean.

Auzoak

Herriak lau auzo ditu: San Martin, elizaren inguruan kokatua; El Rio; El Monte; eta Arrotxapea.

Historia

Legaria Erdi Aroko jaurerria izan zen, 1266. urtean Lodosako Antso Perezek, erregeari jaurerria Funes eta Azkoienen koroak zituen jabetza batzuen truke aldatu zuen arte. Herriak garai hartan 1.000 soldatako petxa ordaintzen zuen urtero. Juan III.a eta Katalina errege-erreginek Petri Nafarroakoari eman zioten dohaintzan 1511. urtean. Lizarrako merindadeko hainbat herritan bezala, Leireko eta Iratxeko monasterioek hainbat ondasun izan zituzten Legarian.

1846. urtean Ega harana udalerri moduan desagertzean, Legaria udalerri independente bihurtu zen. 1847an herriak eskola bakarra zeukan, horrez gain, herriko abadea herritarren artean aukeratzen zen. Herriak zituen bide bakarrak inguruetako herrietara joateko bide zaharrak ziren. XX. mendearen hasieran Nekazari Kutxa bat sortu zuten herrian; eta 1920. urtean, olioa ekoizteko errota.

Demografia

Legariako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008an, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,28 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

Udaletxea.

Udaletxea herriko plaza nagusian dago eta 2016. urtean eraberritu zen azkenengo aldiz. Harrizko hormak dituen bi solairuko eraikin aske eta sendoa da. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: San Martin plaza z/g

2007ko udal hauteskundeak

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Legarian, ez zelako talderik aurkeztu.[4]

2011n lehenagotik kudeaketa batzordeko buru eta alkate zen José Javier Etxeberria berretsi zuten karguan, Legariako Hautagaitza Independentea (CIL) alderdian aurkeztuta; beste 4 lagun zinegotzi bihurtu ziren.

Alkateak

2007-2011 José Javier Etxeberria Martínez kudeaketa batzordea
2011- José Javier Etxeberria Martínez CIL

Kultura

Euskara

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Legaria eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 4,72k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Legariak abuztuko bigarren astean ditu jaiak.

Ondasun nabarmenak

  • San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendeko estilo gotiko-errenazentistako eliza.
  • Andre Maria Belengoaren baseliza, XVI. mendeko eraikina.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Legariako toponimoak eta historia.
  • (Gaztelaniaz) Legariari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
  • (Gaztelaniaz) Ainhoa Arozamena Ayala: «Legaria», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • San Martin auzoaren ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1647448
  • Commonscat Multimedia: Legaria / Q1647448
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Legaria

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 13004
  • Lekuak
  • OSM: 341679
  • INE: 31148
  • Wd Datuak: Q1647448
  • Commonscat Multimedia: Legaria / Q1647448
  • Wikibooks Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Legaria


Egaibarko udalerri aurkibidea

AbaigarAntzinEtaiu • Legaria • MurietaOkoOlexoa

  • i
  • e
  • a
 Nafarroa Garaia Nafarroa Garaiko udalerriak
AbaigarAbartzuzaAbaurregainaAbaurrepeaAberinAblitasAdiosAgoitzAguilar KodesAiegiAlesbesAllinAlloAltsasuAmeskoabarrenaAndosillaAntsoainAntzinAnueAñorbeAraitzArakilAranaratxeArangurenAranoArantzaArasArbizuArellanoAresoArguedasAriaAribeArmañantzasArroitzArruazuArtaxoaArtazuArtzibarAtarrabiaAtetzAuritzAzagraAzkoienAzuelo • BakaikuBarañainBarasoainBarbarinBargotaBarillasBasaburuaBaztanBeireBeraBeraskoainBerbintzanaBeriainBerriobeitiBerriozarBertizaranaBeteluBidankozeBidaurretaBiurrun-OlkotzBuñuelBurgiBurlata • CabanillasCadreitaCabredoCaparrosoCárcarCascante • Castejón • CorellaCortesCintruénigo • DeierriDeikazteluDesoioDonamariaDoneztebe • EguesibarEl BustoElgorriagaElizagorriaEloEneritzEratsunErgoienaErriberriErroibarErromantzatuaErronkariEsaEslaba • Espartza • EsprontzedaEsteribarEtaiuEtxalar • Etxarri • Etxarri AranatzEtxauriEulateEzkabarteEzkarozeEzkurraEzporogi • FaltzesFiteroFontellasFunesFustiñana • Galar • GalipentzuGalozeGaraioaGardeGaresGarinoainGarraldaGazteluberriGenevillaGesalatzGirgillaoGoizuetaGoñerriGorza • Hiriberri • IbargoitiIgantziIguzkitzaImotzIrañetaIrunberriIruñeaIrurtzunIturenIturmendiItzaItzagaondoaItzaltzuIzaba • JaitzJaurrieta • Kaseda • LabaienLakuntza • Lana • LantzLapoblaciónLarragaLarragoaLarraunLeatxeLedea • Legarda • Legaria • Leitza • Lekunberri • LeotzLergaLerinLesakaLezaunLizarraLizoainibar-ArriasgoitiLodosaLongidaLos ArcosLukinLuzaide • MañeruMarañónMartzillaMélidaMendabiaMendazaMendigorriaMetautenMilagroMirafuentesMiranda ArgaMonteagudoMorentinMuesMurchanteMurietaMurillo el CuendeMurillo el FrutoMuruzabal • NabaskozeNazarNoain Elortzibar • OdietaObanosOibar • Oiz • OkoOlaibarOlatzagutiaOlexoaOllaranOloritzOltza zendeaOrbaizetaOrbaraOrisoainOrkoienOrontzeOrotz-BeteluOrreaga • Oteitza • Otsagabia • Petilla AragoiPiedramilleraPitillasPuiu • Ribaforada • Saldias • San Adrián • San Martin UnxSantakaraSantsolSartagudaSartzeSesmaSorladaSunbilla • TafallaTebas-Muru ArtederretaTirapuTorralba del RíoTorres del RíoTulebrasTuteraTxulapain • Uharte • Uharte ArakilUkarUltzamaUntzitibarUntzueUrdazubiUrdiainUrraulbeitiUrraulgoitiUrrotz • Urroz • UrzainkiUtergaUxueUztarroze • ValtierraVianaVillamayor de MonjardínVillatuerta • Xabier • Zabaltza • ZangozaZareZarrakazteluZiordiaZiraukiZiritzaZizurZizur Nagusia • Zubieta • ZugarramurdiZuñiga