Kustodia

Kustodia
Ontzia, Catholic liturgical object (en) Itzuli eta artefaktu arkeologikoa
Irudi gehiago

Kustodia, lanpapeko[1] edo eguzki saindua liturgia katolikoan erabiltzen den metalezko ontzia da, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, eliza katoliko batean ostia santua jendaurrean erakusteko erabiltzen dena, sinestunek adora dezaten[2]. Latinez ostensorium ere esaten zaio ( latinez ostendere, "erakusteko").

Deskribapena

Zutoin edo oina duen ontzi bat izan ohi da. Bere forma desberdinak dira, baina ohikoenetako bat eguzkiarena da, izpi batzuk zabalduko balitu bezala, hortik Ipar Euskal Herrian duen euskarazko izenetako bat, eguzki sainduarena[2]. Beste forma batzuk kriseilu baten antzekoak izan daitezke, edo eraikuntza arkitektoniko konplexuak irudikatzen dituztenak ere badaude, aberats eta handienen kasuan.

Ostiari eusteko erdialdeko tokiari lunula esaten zaio (gaztelaniaz viril).

Historia

Kustodiak hasi ziren sortzen 13. mendearen erdialdean Gorpuzti jaia finkatu zuenean katolizismoak, Bolsenako Korporalaren mirari eukaristikoa ziurtatu ondoren. Gorpuzti edo bestaberriko prozesioetan erabili ohi da halaber kustodia[1].

Baina objektuaren forma kanonikoak ez ziren finkatu 15, mendera arte. Bereziki, 15. mendearen erdialdetik aurrera, dorre txiki edo ojiba-formako tenplete (ia beti zilarrezkoa) forma hartu zen, pinakuluz eratuak, eta oinarri batek eutsia. Erdian, zilarrezko edo urrezko ardatz arteko espazio bat sortu zen, bertan ostia agerian jartzeko. Errenazimentu garaian, tenplete gisakoak eraiki ziren, eta 16. mendearen amaieratik aurrera hasi ziren gaur egun eguzki erradiatzaile gisa gehien erabiltzen direnak.

Iruditegia

Euskal Herrikoak

  • Bilboko Eleiz Museoko eguzki saindu formako bi.
    Bilboko Eleiz Museoko eguzki saindu formako bi.
  • Bilboko Eleiz Museoko beste ale aberats bat.
    Bilboko Eleiz Museoko beste ale aberats bat.
  • Ezpeletako elizako lanpapekoa.
    Ezpeletako elizako lanpapekoa.
  • Bidaurretako monasterioko (Oñati) kustodia moderno bat.
    Bidaurretako monasterioko (Oñati) kustodia moderno bat.

Atzerrikoak

  • Toledoko Katedraleko Kustodia monumentala.
    Toledoko Katedraleko Kustodia monumentala.
  • Avilako Katedraleko kustodia, tenplete formakoa.
    Avilako Katedraleko kustodia, tenplete formakoa.
  • Kristoren odola erakusteko kustodia italiar bat.
    Kristoren odola erakusteko kustodia italiar bat.
  • Asisko Klararen irudi bat; ohikoa da santu hau kustodia batekin irudikatzea.
    Asisko Klararen irudi bat; ohikoa da santu hau kustodia batekin irudikatzea.

Erreferentziak

  1. a b «OEH - Bilaketa - Lanpapeko» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  2. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Kustodia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Custodia (liturgia)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-01-10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q335661
  • Commonscat Multimedia: Monstrances / Q335661

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph407309
  • AAT: 300083005
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q335661
  • Commonscat Multimedia: Monstrances / Q335661