Juan Jose Lete Oregi

Juan Jose Lete Oregi
Bizitza
JaiotzaBergara, 1882ko ekainaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDeba, 1955eko martxoaren 25a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Juan Jose Lete Oregi (Osintxu, Bergara, Gipuzkoa, 1882ko ekainaren 23a - Deba, Gipuzkoa, 1955eko martxoaren 25a[1]) Gipuzkoako antzerki-idazlea izan zen.

Biografia

Juan Jose Lete Bergarako Osintxu auzoan jaio zen, 1882ko ekainaren 23an. Ezkonduta, Soraluzera joan zen bizitzera non Industria lantegi bateko arduraduna izan zen. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zituen ipuin batzuk. Soraluzeko Batzokiaren antzerki taldea eraman zuen. Gutxienez bi antzerki-lan idatzi zituen: Gurutzepe (1921) eta Itxastarra, biak galduta. Emaztea eta alabekin Iparraldean egon zen erbesteratura 1942 arte. Bitartean bere bi seme frontean zeuden eta bat frankistek fusilatu zuten. Bueltan Letetarrak Debara joan ziren bizitzera. 1955an hil zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Juan Jose Lete Oregi
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261005
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 80777
  • Lur: 03825/eu_l_1681/l1681
  • Wd Datuak: Q12261005