Juan Ignazio Karrera Iturgoien

Juan Ignazio Karrera Iturgoien
Bizitza
JaiotzaAlegia, 1620ko uztailaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSantiago, 1682ko martxoaren 27a (61 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Francisco Juan de la Carrera y Elguea
    José Miguel de la Carrera y Elguea
LeinuaCarrera family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Karrera sendiaren armarria.

Juan Ignazio Karrera Iturgoien (Alegia, Gipuzkoa, 1620ko uztailaren 31 – Santiago (Txile), 1682ko martxoaren 27a) (gaztelaniaz: Juan Ignacio de la Carrera Yturgoyen) militarra eta politikaria izan zen, Espainiako Koroaren zerbitzura; eta Carrera sendiaren sortzailea, Txilen.

Bizitza

Juan Ignazio Karrera Txileko Concepción portura heldu zen 1639ko apirilaren 4an. Espainiako Erregearen Armadako maisu izendatu zuten 1656an. 1666an, Repocura gotorlekua sortu zuen. 1663an, Alcántarako Ordenako zaldun izendatu zuten. Orduz geroztik, kargu ofizial asko izan zituen: Santiagoko korrejidorea 1665ean, Valdiviako gobernadorea 1671-1673 urteetan, Santiagoko alkatea 1676an...

Katalina Elgea Cáceresekin ezkondu zen; Diego García de Cáceresen herenilobarekin, alegia. Hamar seme-alaba izan zituzten, tartean Miguel de la Carrera. Bikotetik kanpo hiru seme-alaba ere izan zituen.

Juan Ignazio Karrera Carrera sendiaren sortzailea izan zen. Familia horrek Txileko politikan garrantzi handia izan du, batez ere, XIX. mendean, Txileko Independentzia Gerran.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Juan Ignazio Karrera Iturgoienen zuhaitz genealogikoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5945251
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q5945251