Jose Grazenea

Jose Grazenea
Bizitza
JaiotzaIrun, 1927
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia, 2021eko otsailaren 16a (93/94 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Jose Grazenea Agirregomezkorta (Irun, Gipuzkoa, 1927 – Hondarribia, 2021eko otsailaren 16a[1]) margolaria izan zen.

Bizitza

Irunen eta Madrilen egin zituen pintura ikasketak. Europan zehar ibili ondoren (Finlandia, Frantzia, Suedia, Ingalaterra) Iruna itzuli eta Ur taldea sortu zuen, Alejandro Tapia, Carlos Bizkarrondo eta Javier Arozena margolariekin batera (1965). 1970az geroztik pintura-erakusketa ugaritan parte hartu izan zuen, baita sari asko jaso ere. 1950-1960 bitarteko urteetan azken inpresionismoaren eta kubismoaren arteko esperimentazio-lanak egin zituen Grazeneak, eta 1968. urtetik aurrera, nortasun bereziko erretratuak eta ikuspegiak eskaini zituen, pintura poetikoa dei daitekeen molde batekoak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Jose Grazenea margolaria hil da» Berria 2021-2-17.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260626
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 68267
  • Wd Datuak: Q12260626