José Eustasio Rivera

José Eustasio Rivera

Irudi gehiago
functionary (en) Itzuli

1922 -
Bizitza
JaiotzaRivera (en) Itzuli, 1888
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaNew York eta Stuyvesant Polyclinic Hospital (en) Itzuli, 1928ko abenduaren 1a (39/40 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Bogotá (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diplomazialaria eta abokatua
Lantokia(k)Orinocoko eskualdea eta Kolonbia
Enplegatzailea(k)Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Colombia (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Zurrunbiloa

José Eustasio Rivera (San Mateo-Rivera, Huila, 1888ko otsailak 19 – New York, 1928ko abenduak 1) kolonbiar poeta eta eleberrigilea izan zen. Ospe handia izan zuen La vorágine (1924, Zurrunbiloa) Amazoniako kautxu-biltzaileen zapalkuntza salatzen duen eleberriari esker. Oihanean giroturiko amerikar eleberri hoberentzat dute kritikariek.

Bizitza

José Eustasio Rivera abokatua zen, eta 1921ean argitaratu zuen lehen literatura-lana, Tierra de promisión (Agindutako lurraldea), Kolonbiako tropikoaldean giroturiko soneto-bilduma. 1922an, Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugak zehazteko eratu zen batzordeko kide zela, Amazoniako oihana eta giza taldeak ezagutzeko parada izan zuen. Hasierako unibertso liriko hura abentura eta giza zapalkuntzaren salaketa-eleberri bilakatu zen La vorágine bere eleberri bakarrean.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q940428
  • Commonscat Multimedia: José Eustasio Rivera / Q940428

  • Wd Datuak: Q940428
  • Commonscat Multimedia: José Eustasio Rivera / Q940428