Joe Simpson

Joe Simpson

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKuala Lumpur, 1960ko abuztuaren 13a (63 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaAmpleforth College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, motivational speaker (en) Itzuli, gidoilaria eta mendigoizalea
Jasotako sariak
ikusi
  • NCR Book Award  (1989) : Touching the Void (en) Itzuli
Genero artistikoaalpinismoa

IMDB: nm1440698 Twitter: TouchingTheVoid Edit the value on Wikidata

Joe Simpson (Kuala Lumpur, 1960ko abuztuaren 13a) britainiar mendigoizale eta motibazio-hizlaria da.

Biografia

Malaysian jaio zen 1960. urtean, non bere aita Britainiar Armadarako lan egiten zuen. Joe Simpson Gibraltarren, Irlandan eta Alemanian hazi zen. Literatura ingelesa ikasi zuen Edinburgoko Unibertsitatean.

Nazioarteko ospea lortu zuen Touching the Void liburuari esker, 1985ean Simon Yatesekin batera Peruko Andeetan egindako espedizio dramatikoa kontatzen duena. Siula Grande mendiko jaitsieran istripu larria izan zuen eta hiltzeko arriskuan egon zen. 2003an Touching the Void film dokumentala zuzendu zuen Kevin Macdonaldek.

Eskaladari berriro ekiteko aukerak urriak baziren ere, istripua gertatu eta bi urtera berriro eskalatzeari ekin zion. 1991n, Himalaian egindako eskalada batean, irristada baten ondorioz orkatila hautsi zuen.

Biziraupenaren ertzean izandako esperientziei esker, motibaziozko hizlari gisa hasi ahal izan zuen lanean, bera baino lehenago beste mendizale batzuk bezala.

Lanak

  • Touching the Void (Jonathan Cape), 1988
  • The Water People (fikzioa) (Jonathan Cape), 1992
  • This Game of Ghosts (Jonathan Cape), 1993
  • Storms of Silence (Jonathan Cape), 1996
  • Dark Shadows Falling (Jonathan Cape), 1996
  • The Beckoning Silence (Jonathan Cape), 2001
  • The Sound of Gravity (fikzioa) (Jonathan Cape), 2011
  • Walking the Wrong Side of the Grass (fikzioa) (DirectAuthors.com), 2018

Kanpo estekak

  • Joe Simpsonen web ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q680185
  • Commonscat Multimedia: Joe Simpson / Q680185

  • Wd Datuak: Q680185
  • Commonscat Multimedia: Joe Simpson / Q680185