Joaquin Gurrutxaga

Joaquin Gurrutxaga
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1910
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2000ko urtarrilaren 22a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Joaquin Gurrutxaga (Donostia, 1910 - ib., 2000ko urtarrilaren 22a[1]) gipuzkoar olerkari eta artista izan zen. 1930eko hamarkadan abangoardia artistikoaren aldeko apustua egin zuen artisten belaunaldiko kidea izan zen. Jorge Oteiza, Narkis Balentziaga, Nikolas Lekuona eta Gabriel Celayaren adiskide eta lankide izan arren, ez zuen jendaurrean haiek lortutako oihartzunik izan. Gaztetatik idazten zuen, nahiz eta bere zaletasun nagusia musika izan eta ogibidea, berriz, pintura. Madrilgo (Espainia) San Fernando Arte Ederren Eskolan irakasle izan zen gerra zibilaren amaieratik erretiroa hartu zuen arte. Gaztetan hasi zen idazten, baina ez zituen zahartzarora arte bere poemak argitaratu. Izan ere, 1995ean argitaratu zen haren lehen poema liburua, Últimos poemas, eta 1996an bigarrena eta azkena, El tiempo, el humo, el pasado.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) Biografia

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) El Paíseko hileta-oharra
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260442
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 57784
  • Lur: 02600/eu_g_3462/g3462
  • Wd Datuak: Q12260442