Jean-Luc Vandenbroucke

Jean-Luc Vandenbroucke

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMouscron, 1955eko maiatzaren 31 (69 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Peugeot 1975-1979
La Redoute-Cycles MBK 1980-1985
 
Parte-hartzailea
  • Espainiako Vuelta
    Frantziako Tourra
    1980 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (9.)
    1982 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (8.)
    1984 Super Prestige Pernod (en) Itzuli (10.)
    1984 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (16.)
    1985 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (26.)
    1987 UCI Road World Rankings (en) Itzuli (84.)

Jean-Luc Vandenbroucke (Mouscron, 1955eko maiatzaren 31a) belgikar txirrindulari ohia da, pistako zein errepideko probetan lehiatu zena. Frank Vandenbroucke txirrindulariaren osaba da.

Kirol ibilbidea

Profesionala 1975etik 1988ra, tarte horretan 73 garaipen eskuratu zituen. Gaztetan pistako txirrindularia izan zenez, errepideko probetako 19 prologoetan gailendu zen.

Pistako munduko txapelketetan bi brontzezko domina irabazi zituen, 1978an eta 1984an, bakarkako jazarpen proban.[1]

Errepideko lasterketetan lortutako garaipenik nabarmenenak, honako hauek izan ziren: 1975eko Ardenetako Gezia, 1980ko eta 1985eko Dunkerqueko Lau Egunak, 1982ko Paris-Tours, 1986ko Tour de l'Aude eta 1987ko Espainiako Vueltako etapa bat.

L'Equipe egunkarian emandako elkarrizketa batean, 1978ko urrian, Vandenbrouckek azalpen hauek egin zituen dopinari buruz: «Egia da 1978ko Tourrean erregularki esteroide anabolizanteak hartu nituela, medikuaren agindupean. (...) Hiru aste baino gehiagoz, Frantziako Tourrean, gizagaindiko ahaleginak eskatzen zaizkigu eta gailurrera iristeko edozer gauza behar nuen. Askok berdin egiten dute, nik uste, eta ez dut konponbiderik ikusten, etapak laburtzea izan ezik.»

Erretiratu ostean, kirol zuzendari lanetan aritu zen Lotto taldean 1988tik 1999ra. Hiru urte geroago, 2002an, iruzurra leporatu zioten, Djamolidine Abdoujaparoven 1997ko positiboarekin lotuta, taldearen kontuak manipulatu ondoren, dopinarekin lotutako gastuak ezkutatzeko asmoz.

Geroago, Le Samyn eta Binche-Chimay-Binche lasterketen zuzendaria izan da.

Pistako palmaresa

Pistako munduko txapelketeta
Urtea Lekua Domina Proba
1978 Munich (Alemaniako Errepublika Federala) 03 !3. postua, brontzezko domina Bakarkako Jazarpena (Pro)
1984 Barcelona (Espainia) 03 !3. postua, brontzezko domina Bakarkako Jazarpena (Pro)

Errepideko palmaresa

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987
Pink jersey Italiako Giroa 58.
Yellow jersey Frantziako Tourra 64. 33. 82. UT 25. UT UT 119.
Red jersey Espainiako Vuelta 78. UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

  1. «Jean-Luc Vandenbroucke». the-sports.org (Ingelesez).

Kanpo estekak

  • Jean-Luc Vandenbroucke - ProCyclingStats
  • Palmaresa cyclingbase.com weborrian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1340813
  • Commonscat Multimedia: Jean-Luc Vandenbroucke / Q1340813

  • Wd Datuak: Q1340813
  • Commonscat Multimedia: Jean-Luc Vandenbroucke / Q1340813