James Purdy

James Purdy

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFremont (Ohio), 1914ko uztailaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaEnglewood (New Jersey), 2009ko martxoaren 13a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Bowling Green State University (en) Itzuli
Findlay High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta, eleberrigilea, irakaslea, antzerkigilea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Lawrence University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPEN America (en) Itzuli

IMDB: nm2182996 IBDB: 423957
Musicbrainz: e432af4e-fd2f-41eb-ac16-58080ea0506b Discogs: 2971253 Edit the value on Wikidata

James Otis Purdy (Hicksville, Ohio, 1914ko uztailaren 17a - Englewood, New Jersey, 2009ko martxoaren 13a) estatubatuar idazlea izan zen.

Biografia

Familia eskoziar-irlandarra zuen jatorriz. Txikia zela banandu ziren gurasoak, eta abandonaturik utzi zuten.

1957an, Color of Darkness (Iluntasunaren kolorea) ipuin-bilduma argitaratu zuen. Ipuin horietako pertsonaiak bi umezurtz dira; hiri handira joaten dira ihesi, eta gizartearen behe-mailako klasea ezagutzen dute han. 1959an idatzi zuen lehenengo eleberria, Malcolm (1959). Eleberri horretan ere umezurtz bat da pertsonaia nagusia, gorputzean eta ariman jendearen eraso gogorrak jasaten dituena.

Ospea, ordea, 1964an etorri zitzaion Cabot Wright Begins (Cabot Wright hasten da) lanarekin. 1975ean, In a Shallow Grave (Hilobi huts batean) idatzi zuen: Vietnamgo gerran, gizon bat desitxuraturik gelditzen da; jaioterrira itzultzen da, baina erabakitzen du ezkutaturik bizitzea duen itxuragatik.

Purdyren beste lan aipagarri batzuk: The Nephew (1960, Iloba) eta Garments the Living Wear (Bizidunek jantzitako jantziak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purdy Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q984415
  • Commonscat Multimedia: James Purdy / Q984415

  • Wd Datuak: Q984415
  • Commonscat Multimedia: James Purdy / Q984415