Irmgard Seefried

Irmgard Seefried

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKöngetried (en) Itzuli, 1919ko urriaren 9a
Herrialdea Alemania
HeriotzaViena, 1988ko azaroaren 24a (69 urte)
Hobiratze lekuaNeustifter Friedhof (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Wolfgang Schneiderhan (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany
    Honour in Silver for services to the Republic of Austria Honour in Silver for services to the Republic of Austria
Genero artistikoamusika klasikoa
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm2068915 Musicbrainz: ec0b896e-0fe5-47b2-b2f0-bc826641cb96 Discogs: 869605 Allmusic: mn0000679510 Edit the value on Wikidata

Irmgard Seefried (Köngetried, Bavaria, 1919ko urriaren 9a - Viena, 1988ko azaroaren 24a) alemaniar opera abeslaria izan zen.

Aita musikazalea zuen; pianoa eta biolina jotzen zituen, eta abesbatzetako zuzendaria zen. Aitaren laguntzaz ezagutu zituen, oso gazte zela, Humperdinck eta Mendelssohnen lanak. Idazkaritza ikasteaz gainera, Augsburgoko eta Municheko kontserbatorioetan ikasi zuen. 1938an, Herbert von Karajanek Aidako emakumezko apaiza kantatzeko hartu zuen. 1943an, Vienako Operan egin zuen debuta, Maisu kantariak laneko Eva paperean; 1944tik 1945ra bitartean, opera horretako kide izan zen. 1945ean, Vienako Volksoper berriz zabaltzeko kontzertuan, Martzelinarena jokatu zuen, Beethovenen Fidelio lanean. Hala ere, bai Vienan bai Salzburgon Mozarten errepertorioan espezializatu zen. Covent Gardenen ere izugarrizko arrakasta lortu zuen. Bruno Walterrekin Estatu Batuetara joan zen Gustav Mahlerren Lehenengo sinfoniarekin debuta egiteko, eta ondoren, New Yorkeko Metropolitan Operan aritu zen Figaroren ezteiak operan (1953). Bere karreraren unerik gorenean, Paula Novikova irakaslearekin landu zuen bere ahots-teknika, eta, hala, bere errepertorioa asko zabaldu zen: Haendel (Julio Zesar), Purcell (Dido eta Eneas), Poulenc (Karmeldarren elkarrizketak), Alban Berg (Wozzeck). Seefriedentzat eta bere senarrarentzat Hezek Ariost (1964) idatzi zuen, eta, Franck Martinek, berriz, Maria Triptychon (1968). Hala ere, 1970eko hamarraldian ahotsa galtzen joan zen, eta irakaskuntzara bideratu zuen bere indarra.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64381
  • Commonscat Multimedia: Irmgard Seefried / Q64381

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 300800117
  • ISNI: 000000012138251X
  • BNE: XX1592215
  • BNF: 138996239 (data)
  • GND: 118760432
  • LCCN: n80102218
  • NKC: pna2012691981
  • CiNii: DA09151901
  • SNAC: w6474h3j
  • SUDOC: 084289422
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05330/eu_s_1491/s1491
  • Wd Datuak: Q64381
  • Commonscat Multimedia: Irmgard Seefried / Q64381