Indiaren partizioa

Indiaren banaketaren eskema.

Indiaren banaketa (ingelesez: Partition of India) 1947ko abuztuaren 15ean Indiako Britainiar Inperioaren zatiketa izan zen, bi estatu berri sortu zituena: Pakistango agindupeko lurra (gero Pakistango Islamiar Errepublika eta Bangladeshko Herri Errepublika artean banatuko zena) eta Indiako agindupeko lurra (gero Indiako Errepublika bilakatuko zena). Berez, zatiketa ez zen bakarrik eremuena (Bengala Ekialdeko Pakistan eta Mendebaldeko Bengala -India- artean eta Punjab Pakistango Punjab -Mendebaldeko Pakistan- eta Indiako Punjab artean) baizik eta baita armada, administrazioa, burdinbideak edo altzairuena ere.

Punjab eskualdeko bien alderdien arteko genozidioan 200.000 eta 500.000 lagun artean hil ziren.[1] UNHCR erakundearen arabera, 14 milioi hindi, sikh eta musulman erbesteratu ziren banaketaren ondorioz, giza historia osoan migrazio handiena izanik.[2][3]

1971n Bangladesh Pakistandik banatu zenean ez da hemen kontuan hartzen, ezta lehen izandako Birmania (egungo Myanmar) eta Zeilan (egungo Sri Lanka) eremuen banaketa ere.[4] Era berean, banaketak Bhutan, Nepal eta Maldivak hegoaldeko Asiako herrialdeei ez zioten erasan: lehenengo biak inoiz Indiako Britainiar Inperioaren zati bat ez zirelako eta azkena, 1887tik aurrera koroaren protektoratu bat zena, 1965ean independentzia lortu zuelako.

Erreferentziak

  1. Brass, Paul R.. (2003). The partition of India and retributive genocide in the Punjab, 1946–47: means, methods, and purposes. in: Journal of Genocide Research., 75 or..
  2. UNHCR. Rupture in South Asia. .
  3. Tanya Basu. (2014-08-15). «The Fading Memory of South Asia's Partition» The Atlantic.
  4. «Sword For Pen» Time 1937-4-12.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q129053
  • Commonscat Multimedia: Partition of India / Q129053

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh97003291
  • Wd Datuak: Q129053
  • Commonscat Multimedia: Partition of India / Q129053


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.