Ignacio Hidalgo de Cisneros

Ignacio Hidalgo de Cisneros

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1896ko uztailaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaBukarest, 1966ko otsailaren 9a (69 urte)
Hobiratze lekuaBelluko hilerria
Santa Isabel hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Constancia de la Mora
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta diplomazialaria
Parte-hartzailea
  • Uprising of the Cuatro Vientos aerodrome (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Ignacio Hidalgo de Cisneros López de Montenegro (Gasteiz, Araba, 1894ko uztailaren 11Bukarest, Errumania, 1966ko otsailaren 9a) arabar militarra izan zen.

Biografia

Militar tradizioko familia aristokratiko batean hazia, Melilla izan zuen lehen destinoa Espainiako Armadan, Ait Ulixek kabila bonbardatzeko. Iperitako lehergailu kimikoak bota zituen hegaldi horietan, gerora damuz kontatu zuen bezala.

Errepublikazalea eta sozialista zen. 1930ean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, urte hartan monarkiaren aurkako saio batean parte hartu baitzuen. Constancia de la Morarekin ezkondu zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, aireko indarren buru egin zuten. Alderdi komunistako kide zen. Gerra bukatu ondoren, Errumaniara joan eta han bizi izan zen.

Arras interesgarria da haren oroitzapen-liburua, Cambio de rumbo (bi liburuki).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q276943
  • Commonscat Multimedia: Ignacio Hidalgo de Cisneros / Q276943

  • Wd Datuak: Q276943
  • Commonscat Multimedia: Ignacio Hidalgo de Cisneros / Q276943