Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Deskribapena
Mota
autoimmune disease of gastrointestinal tract (en), hepatitisa, gaixotasun immunologikoa, rare parenchymal liver disease (en) eritasuna
Espezialitatea
digestio aparatuaren medikuntza hepatology (en)
Sintoma(k)
hepatitisa
Sortzen du
zirrosia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
mycophenolate mofetil (en), prednisolona, azatioprina eta tacrolimus (en)
Identifikatzaileak
DiseasesDB
1150
MedlinePlus
000245
eMedicine
000245
MeSH
D019693
Disease Ontology ID
DOID:2048
Hepatitis autoimmunea gibela kaltetzen duen gaixotasun autoimmunea da. Gaitz honetan, immunitate-sistemak eraso egiten die gibeleko zeluletan (hepatozitoetan) dauden azaleko antigenoei. Eraso honen ondorioz gibelaren hantura eta endekapena gertatzen da.
Immunitate-sistema organismoak infekzioaren aurrean defendatzeko duen mekanismoen multzoa da. Mekanismo hauen bitartez (linfozitoak, antigorputzak, makrofagoak, konplementua...) organismoak mikrobio patogenoei eta zelula arrotzei aurre egiten die, eragile horien jarduera deusestatuz. Zuzen funtzionatzen duenean, immunitate-sistemak kanpoko birus edo bakterioen aurka organismoa babesten du.
Gaixotasun autoimmunea dagoenean, aldiz, immunitate-sistemak ez du berezko eta arrotzaren arteko bereizketarik egiten, eta organismoaren elementu batzuei (ehun, organo edo molekulei) eraso egiten die. Organismoak bere buruari kalte egiten dio, funtsean [1]
Hepatitis autoimmunea urria da (prebalentzia: 10:100.000), eta gehiago eragiten die emakumezkoei gizonezkoei baino.
Bere jatorria, gaitz autoimmune gehienen antzera, ezezaguna da. Antza, gaitza pairatzeko joera genetikoa dago (ohikoa da gaixoek arbaso edo aurrekoen artean beste gaitz autoimmuneak zituzten senideak izatea). Halere, joera genetikoaz gain beharrezkoa dirudi ingurugiro-faktore bat gaitza pizteko (mikrobioren bat, substantzia kimiko bat...).
Hepatitis autoimmunearen agerpena isila izan daiteke (hots, sintomarik gabekoa), errutinazko odol-analisi batean transaminasen ez-ohiko igoera antzematen denean [2] edo sintomatikoa, hepatitis baten ohiko zantzuekin (nekea, ikterizia, gernu iluna, sabelmina....).
Tratatu ezean gaitzak pronostiko txarra du, eta zirrosi batean bukatu ohi da. Zorionez tratamendu farmakologikoak gaixotasuna ongi kontrolatzen du, sendatu ez arren: prednisona eta azatioprina dira erabilitako botikak (kortikosteroidea eta immunosupresorea, hurrenez hurren), bizi osorako -gehienetan- hartu behar direnak [5]
Erreferentziak
↑ Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHUko ZIO Bilduma (2019), 112 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
↑ Czaja, AJ «Autoimmune liver disease.». Current opinion in gastroenterology, vol. 20, 3, May 2004, 231-240 orr. PMID: 1703647
↑ Zachou K, Muratori P, Koukoulis GK, Granito A, Gatselis N, Fabbri A, Dalekos GN, Muratori L (2013ko urria) Review article: autoimmune hepatitis – current management and challenges Aliment Pharmacol Ther (Revisión) 38 (8): 887-913
↑ Washington MK (febrero de 2007). «Autoimmune liver disease: overlap and outliers». Mod. Pathol. 20 Suppl 1: S15-30