Haurrak hondartzan

Haurrak hondartzan
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1910
IzenburuaChicos en la playa
Mugimenduainpresionismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaValentzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak118 (altuera) cm × 185 (zabalera) cm × 118 (luzera) m
Genero artistikoagenero-artea eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP004648

Haurrak hondartzan, gaztelaniaz Niños en la playa, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1909an egindako margolan ospetsua da; dena dela, ofizialki 1910ean egindako bezala katalogatua izan da sarritan.[1] Sorollak 1919an Espainiako Arte Modernoaren Museoari eman zion. Gaur egun Pradoko Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.

Margolanaren ezaugarriak

Margolanean ur garbien hondartza ikus daiteke. Itsasertzeko uretan hiru haur biluzik ikus daitezke; hirurak ahoz behera daude, bustiak, larruazala disdiratzen uraren eraginez. Umeek ezaugarri desberdinak erakusten dituzte: ikuslearengandik gertuen dagoenak, ile horikoak, gazteena ematen du; beste biak atzerago daude eta beltzaranak dira. Ilehoria zehaztasuna gehiagoz dago irudikatuta eta, ukondo batean gainean, beste biei begira dago. Haur beltzarenetako batek ile horikoari irribarretsu begiratzen dio; bestea aparte dago.

Gaia

Haurren gaia, bereziki hondartzan edo bainatzen, ohikoa da Sorollaren lanetan; ia bere obraren gai espezifikotzat jo daiteke. Hona hemen beste adibide batzuk:

  • Haurrak hondartzan (1904)
    Haurrak hondartzan (1904)
  • Haurra arkaitzetan, Jávea (1905)
    Haurra arkaitzetan, Jávea (1905)
  • Haurrak hondartzan, Valentziako hondartza (1908)
    Haurrak hondartzan, Valentziako hondartza (1908)
  • "Iot txikia". 1909.
    "Iot txikia". 1909.
  • Haurrak hondartzan (1916).
    Haurrak hondartzan (1916).

Erreferentziak

  1. https://www.museodelprado.es/coleccion/obra-de-arte/chicos-en-la-playa/edd7a202-c069-49f1-a3f4-eacf9b4022c2

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6043567
  • Wd Datuak: Q6043567