Guillermo Gonzalez Escalada

Guillermo Gonzalez Escalada

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1971
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2021eko ekainaren 25a (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea

Guillermo González Escalada edo Guillerge (Bilbo, 1971 – ib., 2021eko ekainaren 25a) euskal marrazkilari, ilustratzaile eta komikilaria.

Lana

Bilboko Merlin animazio estudioa lan egin zuen 10 urtez eta ondoren ArtboxINK estudioa sortu zuen Alex Sanvicente "Sanvi" eta Sedyas egileekin batera.[1][2]

Xabiroi eta El Balanzin (2011tik) aldizkarietan ohiko kolaboratzailea izan zen.[1][2]

Ilustratu zituen liburuen eta lanen artean daude[1][2]:

  • L’Univers des Nains (2009), Laurent eta Olivier Souillé anaien testuekin.
  • Kortsarioen Ostatua (Xabiroi aldizkarian lehenengo eta 2015ran liburu gisa), Dani Fanoren gidoia.
  • Le chevalier à la licorne (2015), Stéphane Piatzszek-Piatzszeken gidoiarekin.
  • Paradisu Latza (2018), Xabiroi aldizkarirako.

Sariak

Portugaleteko Komiki Sarietan bigarren saria irabazi zuen 1997an Historia en Negro lanagatik.[1][2]

Erreferentziak

  1. a b c d Sobrino, Ismael; López, Félix. (2016). Guillermo González Escalada. In Tebeosfera. (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  2. a b c d Guillermo Gonzalez. In Komikipedia. .

Kanpo estekak

  • INFAME&CO (2013-12-15): “El fantástico mundo de Guillermo González” In Bilbao 24h. Elkarrizketa.
  • Guillermo Gonzalez, Komikipedian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q64992353
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 18145244418974481487
  • SUDOC: 189835117
  • Wd Datuak: Q64992353